2015eko irailaren 30era arte Itzarri BGAe-ren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea, 2015. ekitaldiko lehenengo seihilekoan 3,5 milioi euro baino gehiago handitu da, 557 milioi euro gaindituz.

Ekitaldiaren lehenengo bederatzi hilabetekoen errentagarritasun metatua %1,20koa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2014ko irailetik 2015eko irailera) %1,04koa izan da. BGAEa eratu zenetik 2005eko apirilean, urteko batez besteko errentagarritasuna %4,10ekoa da, KPIa %2,40 baino gehiago gaindituz.

Horren ondorioz, 2005eko apirilaren 19an, 1.000 euroko ekarpena, gaur egun 1.522 euro dira.

Azpimarratzekoa da, bazkideek Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2015eko lehen 9 hilabeteak aurreko ekitaldikoekin konparatzen baditugu:

– Bazkideen borondatezko ekarpenak %31,76 handitu dira.
– Beste BGAEtatik datozen sarrera intsuldaketak %143 handitu dira, 2.783 mila euroak gaindituz.