Kategoriak
Kategoria

2021EKO MARTXOAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2020KO ABENDUAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2020KO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2020KO EKAINAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2020KO MARTXOAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

COVID-19 alarma-egoera

Koronabirusak (Covid-19) eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, osasun-agintariek eta erakunde ofizialek adierazten duten bezala, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa lehenetsi behar da, eta guztion segurtasunerako beharrezko bitartekoak jarri behar ditugu.
Prebentzio-neurriak jarri ditugu martxan gure langileen eta bazkideen osasuna zaintzeko. Jarduera-protokolo honekin, lanean jarraituko dugu, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz.
Eten egin da aurrez aurreko arreta gure bulegoan. 463/2020 errege dekretuaren Alarma-egoeraren adierazpenaren ondoren gogorarazten dizugu, beti bezala, telefonoz (945000500 telefonoan ), edo gure korreo elektronikoaren bidez ( itzarri@itzarri.eus ) egin ditzakezula eragiketak.

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2019KO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2019ko ekainaren 30era arte Itzarri enpleguko bgaeren informazio ekonomikoa

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

Itzarri Balio Likidatiboaren Eboluzioa

Kategoriak
Berriak Kategoria

Itzarrik 2018an 100.000 bazkideren barrera gainditu du, 660 milioi euroko ondarearekin

  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,63koa da
  • % 47,4 hazi dira beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak eta % 31,5, bazkideen borondatezko ekarpenak
  • Inbertsioak, Euskadin, ia 141 milioi euro egin zuen gora. Alegia, ondare osoaren % 21,3

Enpleguko Itzarri BGAEk, aste honetako asteazkenean, maiatzaren 8an, Vitoria-Gasteizen, 2018. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena.Itzarrik urtean % 4,63ko hazkuntza izan zuen azken hamarkadan, nahiz eta 2018. urtea % 2,03ko errentagarritasun negatiboarekin itxi; egoera horri buelta eman dio entitateak, positiboki, 2019ko lehen hiruhilekoan. Era berean, ekitaldia 660 milioi euroko ondarearekin amaitu zuen eta gizarte-aurreikuspeneko euskal erakundearekin lotutako bazkideen errekorrarekin (102.000tik gora).
Itzarri BGAEk, 2018ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 102.144 langile zituen, eta 660,7 milioi euroko ondarea. Azken 10 urtean, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,63koa izan da.
2018aren amaieran, aurreko ekitaldietako ildo beretik, Euskadin inbertitzeko ahalegin gehieneko gizarte-aurreikuspen boluntarioko erakundeetako bat da (140,9 milioi euro, ondare osoaren %21,32).

BAZKIDEEN LAGUNTZA
Bazkideen ekarpen boluntarioen goranzko joerari eutsi zaio, eta % 31,5 hazi dira.Era berean, beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak % 47,4 hazi dira 2018an; horrek erakusten du, batetik, entitateak eragiten dituen gizarte-laguntza eta konfiantza eta, bestetik, bazkideen artean finantza-aurreikuspeneko kultura dagoela.
2018 ekitaldian, ekarpenak, guztira, 16,1 milioi eurokoak izan dira, 13,8 milioi euroko prestazioak ordaindu dira: erretiroagatik 11,6 milioi euro; ezintasunagatik 1,2 milioi euro, heriotzagatik 796.232 euro eta iraupen luzeko langabeziagatik 120.653 euro.
Beste alde batetik, Itzarriren administrazio-gastuak ondarearen gaineko % 0,39koak izan dira (sektoreko neurritsuenak eta doienak).
HISTORIKOA ITZARRI BGAEREN ONDAREAREN BILAKAERA ETA ERRENTAGARRITASUNAK