Kategoriak
Itzarriri buruz

2021EKO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2021EKO EKAINAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

Itzarriren errentagarritasun eta balore likidatibo historikoak

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2017ko ekainaren 30era arte Itzarri BGAE-ren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea, 2017. lehenengo hiruhilekoaren itxieran 18 milioi euro handitu egin da, 625 milioi euroak gaindituz.
 
 

Kategoriak
Itzarriri buruz

Itzarri BGAE Batzar Nagusia 2017

ITZARRIk, EUSKADIN GEHIEN INBERTITZEN DUTEN BGAEEN ARTEAN, %4,82KO ERRENTEGARRITASUNAREKIN ITXI DU 2016

  • 134 milioi euro inbertitzen ditu Euskadin, bere guztizko ondarearen %22.
  • Bazkideen borondatezko ekarpenek eta beste BGAE batzuetatik izandako intsuldaketek %50,3ko eta %26,9ko hazkundea izan dute, hurrenez hurren.
  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, Itzarri sortu zenetik, %4,33 UTBkoa da, KPI %2,61 gaindituz.

Gaur, asteazkenean, maiatzaren 17an, Gasteizen aurkeztu du Itzarri BGAEk 2016ko kudeaketa-balantzea bere gobernu-organo gorenaren aurrean, Ohiko Batzar Nagusian, zeinak onetsi egin duen aurkeztutako txostena. Aurreko ekitaldiak berretsi egin du Itzarriren jardunak gizartearen aldetik jasotzen duen babesa, bazkideen borondatezko ekarpenek nabarmen hazten jarraitu baitute. Babes horren ondorioz joera bat sendotu da: bazkide guztiek Erakundean jarria duten gero eta konfiantza handiagoa. 2016an, bai ondareak bai errentagarritasunak, berriro gainditu dituzte aurreko ekitaldian izandakoak. Gainera, Euskadin gehien inbertitzen duten BGAEen artean kokatu dute Itzarri, 134 milioi euroko inbertsioarekin.
Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko 90.909 langile biltzen ditu gaur egun Itzarri BGAEk. 2016ko abenduaren 31n, 607 milioi eurokoa da bere ondarea. Jardunean bete dituen hamaika urteetan urteko batez besteko %4,33ko errentagarritasuna lortu du Itzarrik, KPI %2,61ean gaindituz.
Orain, Euskadin inbertsio handiena egin duten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako bat da, 134 milioi eurotik gorakoa izanik, guztizko ondarearen %22,07, alegia.

INBERTSIOAK EUSKADIN 2016/12/31n Mila euro %
EUSKO JAURLARITZA 52.617 %8,66
BANKOA 17.565 %2,89
CIE AUTOMOTIVE 12.220 %2,01
KUTXABANK 11.319 %1,86
TUBACEX 11.193 %1,84
IBERDROLA 5.196 %0,86
LABORAL KUTXA 5.003 %0,82
TUBOS REUNIDOS 2.336 %0,38
MASMOVIL IBERCOM 2.699 %0,44
CAF 2.681 %0,44
BBVA 1.901 %0,31
GLOBAL DOMINION ACCESS SA 1.142 %0,19
TEKNIA 1.044 %0,17
GESTAMP 629 %0,10
EUSKATEL 584 %0,10
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. 499 %0,08
IKFen ZEHARKAKO PARTAIDETZA 5.402 %0,89
GUZTIZKOA 134.029 %22,07

Administrazio-gastu doituak izan ditu Itzarrik, ondarearen %0,39 (sektorean baxuenetakoak). Bazkideen borondatezko ekarpenek goranzko joeran jarraitu dute, %50,37 gehituz. Gainera, beste IKFetatik Itzarriri egin zaizkion intsuldaketak %26,94 gehitu dira 2016an zehar.
ITZARRI IKFREN ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOAK

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
%3,41 %5,23 %3,75 %-4,44 %5,55 %3,66 %-3,26 %11,17 %11,90 %6,92 %4,15 %4,82

2016 ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoak 10,8 milioi eurora egin du gora (%1,8 bere ondarearen gainean): erretiroagatik, 8,9 milioi euro; desgaitasunagatik, 1,2 milioi euro; heriotzagatik, 633 mila euro; eta, langabeziagatik, 149 mila euro.

Kategoriak
Itzarriri buruz

2016KO ABENDUAREN 31RA ARTE ITZARRI BGAE-REN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Itzarriren ondarea 30 milioi euro handitu egin da 2016. urtean zehar, 607 milioi euroak gaindituz.
2016ko ekitaldiaren errentagarritasuna %4,82koa izan da.
Itzarrik batez beste urteko %4,33 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,61 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.642 euro dira.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko ekitaldia aurreko ekitaldiarekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %50,37 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %26,94 handitu dira.
Kategoriak
Itzarriri buruz

2016KO IRAILAREN 3OERA ARTE ITZARRI BGAE-REN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Itzarriren ondarea 12 milioi euro handitu egin da 2016. urtean zehar, 589 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo bederatzi hilabetekoen errentagarritasun metatua %2,70ekoa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2015eko irailetik 2016ko irailera) %5,70ekoa izan da.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko lehen 9 hilabeteak aurreko ekitaldikoekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %43,32 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %13,03 handitu dira

Itzarrik batez beste urteko %4,24 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,66 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.609 euro dira.
2005eko apirilaren 19an, 1.000 euroko ekarpena, gaur egun 1.609 euro dira.

Kategoriak
Itzarriri buruz

2016KO EKAINAREN 3OERA ARTE ITZARRI BGAE-REN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Itzarriren ondarea, 2016. lehenengo seihilekoaren itxieran 4 milioi euro gutxitu egin da, 573 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo sei hilabetekoen errentagarritasun metatua %-0,21ekoa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2015eko ekainetik 2016ko ekainera) %-0,75ekoa izan da.
SEIHILEKOAREN IRUZKINA
Europako errenta aldakorraren erreferentziazko indize nagusienek urtearen lehenengo sei hilabeteetan jaitsiera nabarmenak aurkeztu dituzte (Eurostox: %-12,33; Ibex: %-14,47; Dax: %-9,89). Britainiako erreferendumaren emaitzak errenta aldakorreko zein errenta finkoko merkatuetan (lehenengoan sakonago) shock handia eragin du, halaber libera esterlina.
Itzarri BGAEren esposizioa Erresuma Batuan txikia da (Erakundearen gaur eguneko ondarearen %1a baino txikiagoa), libera dibisan ez dugu arriskurik, posizioa babespean dagoelako.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko lehen 6 hilabeteak aurreko ekitaldikoekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %53 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %47 handitu dira.

BGAE guztiak ez dira berdin hazten
Itzarrik batez beste urteko %4,07 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,44 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.563 euro dira.

Kategoriak
Berriak

Euskaldunen erretiro planen ondarea BPGaren %34koa da.

Prentsan argitaratutako dokumentu interesgarria gaur egungo eta etorkizuneko pentsioen buruzkoa.
Berria osorik ikusteko hemen sakatu

Kategoriak
Kategoria

Itzarri BGAE Batzar Nagusia 2016

ITZARRI BGAE-K BERE INBERTSIOA EUSKADIN SENDOTU DU ETA 2015 % 4,15EKO ERRENTAGARRITASUNAREKIN ITXI DU.
 

  • Euskadin inbertsioa 117 milioi eurokoa da, ondare osoaren %20a; horrenbestez, EAEko inbertsio handiena duen BGAEetako bat da gaur egun.
  • Bazkideen borondatezko ekarpenak eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak bikoiztu egin dira azkeneko ekitaldian.
  • Hamar urteko historia %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasunarekin, KPIa %2,70a baino gehiago gaindituz.

 
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen bildu da ostiral honetan, maiatzaren 13an, Vitoria-Gasteizen, eta Itzarri BGAEren urteko kudeaketa-balantzea, gobernu-organo gorenaren babesa eta onarpena jaso du. Azkeneko ekitaldian Erakundea Euskadin duen inbertsioa sendotu egin da, 117 milioi euroak lortuz; eta bazkideen borondatezko ekarpenen hazkundea bikoiztu da.
 
Itzarri BGAE Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko 91.928 langileek osatzen dute. Bere jarduerari 10 milioi euroko ondarearekin ekin zion, 2005eko apirilean; 2015eko abenduaren 31n, 577 milioi euroko ondarea du. Hamar urte baino gehiago hauetan Itzarrik %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasuna lortu du, KPIa %2,70a gaindituz.
 
Euskadin inbertsiorik handiena duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundeetako bat da gaur egun, 117 milioi euroak gaindituz,  ondare osoaren %20a.
 
 

INBERTSIOAK EUSKADIN 2014/12/31N Milaka eurotan %
EUSKO JAURLARITZAREN ZORRA 59.264 % 10,27
CIE AUTOMOTIVE 15.141 % 2,62
KUTXABANK 12.930 % 2,24
TUBACEX 7.175 % 1,24
IBERDROLA 5.311 % 0,92
MASMOVIL IBERCOM 4.582 % 0,79
LABORAL KUTXA 4.413 % 0,76
CAF 1.789 % 0,31
TUBOS REUNIDOS 1.580 % 0,27
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. 398 % 0,07
IIC´S PARTAIDETZA EZ ZUZENA 4.531 % 0,78
GUZTIRA 117.114  % 20,29

 
Itzarrik lehen hamar urte hauetan lortutako errentagarritasunari eta egitura-gastu txikiei esker (ondarearen % 0,21, sektoreko txikienetarikoa), bazkideen borondatezko ekarpenak bikoiztea lortu du, %105 handituz, eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %105ekoak izan dira 2015.ean.
2015eko ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoa 9,2 milioi eurokoa izan da (ondarearen % 1,60). Honela banatu dira: erretiroagatik, 7,2 milioi euro; ezintasunagatik, 1,1 milioi euro; heriotzagatik, 695.000 euro; eta langabeziagatik, 204.000 mila euro.