COVID-19 alarma-egoera

Koronabirusak (Covid-19) eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, osasun-agintariek eta erakunde ofizialek adierazten duten bezala, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa lehenetsi behar da, eta guztion segurtasunerako beharrezko bitartekoak jarri behar ditugu.

Prebentzio-neurriak jarri ditugu martxan gure langileen eta bazkideen osasuna zaintzeko. Jarduera-protokolo honekin, lanean jarraituko dugu, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz.

Eten egin da aurrez aurreko arreta gure bulegoan. 463/2020 errege dekretuaren Alarma-egoeraren adierazpenaren ondoren gogorarazten dizugu, beti bezala, telefonoz (945000500 telefonoan ), edo gure korreo elektronikoaren bidez ( itzarri@itzarri.eus ) egin ditzakezula eragiketak.