
Zenbat eta lehenago ekarpenak egin
Banku transferentzia bidez egin zure ekarpena
Aukera honek zure ekarpenen zenbatekoa eta aldizkakotasuna aukeratzea uzten dizu.
Zure ekarpena egin dezakezu ondorengo edozein finantza-erakundeen kontuetan:
Nominaren bidez egin zure ekarpena
Zure nominatik deskontatzen diren borondatezko ekarpenak egin badituzu egin, bete hurrengo agiria eta zure enpresaren pertsonal sailean aurkeztu. Kasu honetan ekarpena soldata gordinetik %2koa izango da.
Banku txartelaren bidez egin zure ekarpena
Gogoratu:
* Egingo dituzun borondatezko ekarpenak onura fiskalak dituzte (erretiro urtea barne), 2021 urterako ogasunak ezarritako muga fiskala 5.000€koa izanik.
* Zure Itzarriko prestazioa jaso dezakezu erretiro, iraupen luzeko langabezia, ezintasun iraunkorra edo heriotza kasuan. BGAE honen ondarea hamar urte barru ezin da erreskatatu eta bakarrik beste enplegu BGAE batera mobiliza daiteke lan harremana eteten bada.
* Diru-zuriketaren araudia betetzearren, Itzarriko kontuetan eskudirutan sarrera egitea ez da onartzen.
*FISKALITATEA. ITZARRI ENPLEGUKO BGAEak ekarpenak egitean, zein prestazioen tramitazioan, ez du inolako betebeharrik bere gain hartzen, eta ez die zerga- eta/edo lege-aholkularitzarik ematen bazkide eta/edo onuradunei. Ondorioz, erakundea ez da prestazio edo ekarpen bakoitzari aplikatu beharreko tributazioaren arduradun izango, Zerga-administrazioek prestazioa kobratzen duen edo ekarpena murriztatzen duen pertsonarengan gerora egiten den Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean berrikuspen batek izan dezakeen eragin fiskal negatiboa ere. Bazkide eta onuradun guztiei, haien zerga-administrazioarekin eta aholkularitza-fiskalarekin zerga-arloan behar bezala aholkatzea gomendatzen zaie.