Mantentze-arrazoiengatik, eremu pribaturako sarbidea aldi baterako desgaituta dago.
Lanean ari gara lehenbailehen martxan egon dadin.
Barkatu eragozpenak.

Egindako ekarpenagatik zure zerga aitorpenean gutxiago ordaintzen duzu
Itzarrin, zure aurrezkia jasotzeko modua aukeratu dezakezu: ordainketa bakarrean (kapitala), hilero (errenta) edo bi aukeren konbinazioa eginez. Hemen azalduko dizugu kobrantza-aukera bakoitzaren eta ekarpenak egin diren urtearen arabera zer zerga-tratamendu izango duten.
*Ondoren aurkituko duzun informazio guztia Euskadin zerga-egoitza duten pertsonei dagokie. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko diren ordainketa guztientzat.
KAPITAL moduan kobratzea (ordainketa bakarra)
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera
Aukeratu daitezkeen modalitateak:
A AUKERA
Lan-etekin gisa zergapetzen da, %40ko hobariarekin (gehienez 300.000 €), baldin eta lehen ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira (ezintasun-kasuetan izan ezik).
Adibidea: Prestazioaren zenbatekoa 100.000 € bada, zergak 60.000 €-ren gainean bakarrik ordainduko lirateke (%40 salbuetsita).
B AUKERA
Prestazioa honela banatzen da:
Egindako ekarpena
Lan-etekinen gisa zergapetzen da, %30eko hobariarekin (gehienez 300.000 €), baldin eta lehen ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira (ezintasun-kasuetan izan ezik).
Lortutako etekina
Kapital higigarriaren etekin gisa zergapetzen da (hobaririk gabe).
Adibidea: Prestazioaren zenbatekoa 100.000 € bada (80.000 € ekarpena + 20.000 € etekina), 56.000 € zergapetuko dira lan-etekin gisa (80.000 €-ren %70) eta 20.000 € kapital higigarriko etekin gisa.
Prestazioa honela banatzen da:
Egindako ekarpena
Lan-etekinen gisa zergapetzen da, %30eko hobariarekin (gehienez 300.000 €), baldin eta lehen ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira (ezintasun-kasuetan izan ezik).
Lortutako etekina
Kapital higigarriaren etekin gisa zergapetzen da (hobaririk gabe).
Adibidea: Prestazioaren zenbatekoa 100.000 € badira (80.000 € ekarpena + 20.000 € etekina), 56.000 € zergapetuko dira lan-etekin gisa (80.000 €-ren %70) eta 20.000 € kapital higigarriko etekin gisa.
ERRENTA moduan kobratzea (hileko ordainketa)
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera
Prestazioa honela banatzen da:
Egindako ekarpena
%100ean lan-etekintzat zergapetzen da.
Lortuko etekina
Errentaren aurreikusitako iraupenaren arabera zergapetuko da, kobraketa hasieratik:
15 urtetik behera
Errentaren kobraketa 15 urtetik behera iraungo duela aurreikusten bada, kapital higigarriaren etekintzat zergapetzen da, bonifikaziorik gabe.
Adibidea: Pertsona batek urteko 12.000 €-ko errenta jasotzen badu —hileko 1.000 €ren baliokidea, eta horietatik 9.600 € ekarpenei eta 2.400 € etekinei dagozkie—, 9.600 € lan-etekin gisa aitortu beharko ditu eta 2.400 € kapital-higigarriaren etekin gisa.
15 urte edo gehiago
Errenta konstantearen kobraketa 15 urte edo gehiago iraungo duela aurreikusten bada, Bizkaian, lortutako etekina %100ean zergapetik salbuetsita dago. Araban eta Gipuzkoan, etekina zergapetik salbuetsita egongo da prestazio osoaren %40ko mugaraino.
Adibidea Bizkaian: Bizkaian, pertsona batek urteko 12.000 €-ko errenta jasotzen badu —hileko 1.000 € (9.600 € ekarpen eta 2.400 € etekin)—, 9.600 € lan-etekin gisa zergapetuko ditu, eta 2.400 €-ko etekina salbuetsita egongo da.
Adibidea Araba eta Gipuzkoan: Araban eta Gipuzkoan, pertsona batek urteko 12.000 €-ko errenta jasotzen badu —hileko 1.000 € (9.600 € ekarpen eta 2.400 € etekin)—, 9.600 € lan-etekin gisa aitortu beharko ditu, eta 2.400 €-ko etekina salbuetsita egongo da, prestazio osoaren %40ko muga (4.800 €) gainditzen ez duelako.
Orokorrean, ez. Lurralde-ogasunek Itzarrik ordaindutako prestazioei buruzko informazioa badute jada.
Hala ere, urtero deskarga dezakezu laburpen fiskala, ekitaldian zehar ordaindutako prestazio-datuak jasotzen dituena, behar izanez gero errenta-aitorpenean aurkezteko.
Laburpen honek honakoak jasotzen ditu:
Dokumentu hau zure eremu pribatuan nahi duzunean kontsultatu eta deskargatu dezakezu.
Itzarri Enpleguko BGAEk ez du aholkularitza fiskal edo juridikorik ematen bere kide edo onuradunei, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen egindako ekarpenen eta mobilizazioen edo jasotako prestazioen tratamendu fiskalari dagokionez.
Pertsona bakoitzak arduraz ezagutu eta aplikatu behar du indarreko araudi fiskala bere kasu partikularrean; horregatik, aholkularitza fiskala edo dagokion zerga-administrazioa kontsultatzea gomendatzen da .