FAQs

Ezagutu Itzarriri buruzko galdera ohikoenen erantzunak, aurkitzen ez baduzu, beti kontsultatu ahal dizkiguzu zure zalantzak, proposatzen dizkizugun harremanetarako aukeren bidez.

Zein da Itzarriren helburua?

Itzarriren helburua, haren Estatuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Orokor eta Instituzionalaren zerbitzura dauden langileek erretiratzea, ezintasun iraunkorra, heriotza edo iraupen luzeko langabezia kontingentziak eman direnean egiaztatu dituzten prestazio publikoentzako osagarria izatea da.

Nork erabakitzen ditu ekarpenak?

Bazkide osoen ekarpenak borondatezkoak dira eta bazkide babesleek egin ditzatenekin loturarik ez dute. Hortaz, norberak erabakitzen ditu.
Bazkide babesleek -Administrazioek eta Sozietate Publikoek- egiten dituzten ekarpeank Jaurlaritzaren Kontseiluak ezartzen ditu, Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean negoziatu eta gero.

Nork erabaki du itzarriren sortzea?

Itzarri BGAE sortzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Negoziazio Orokorraren baitan 2003ko abenduaren 17an hartu zen akordioaren ondorioa da. Geroago, eta aipaituriko Mahaian Estatutuak nahiz Prestazioen Arautegia negoziatu eta adostu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak Batzar Eratzaile moduan ziharduela, Itzarri martxan jartzeko beharrezko neurri egokiak hartu zituen.

Itzarriren kidea nor izan daiteke?

Alde batetik bazkide osoak. Hau da, edozein pertsona fisiko baldin eta erakundean bi urte egin baditu eta Euskal Autonomia Erdikegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren kide diren erakundetako batean karrerako edo bitarteko funtzionario, estatutupeko edo bitarteko langile, lan kontratuko nahiz behin-bahineko langile edo goi kargudun gisa lan egiten badu.
Bestalde eta lehenago azaletik apaituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzional osatzen duten erakundeak babesle gisa Itzarri BGAE erakundearen kide izan daitezke.

Itzarri administrazioaren kidea al da

IItzarri BGAE, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko gainontzeko erakundeak bezala, zuzenbide pribatuko erakunde bat da berezko nortasun juridikoa duena. Beraz, Administrazioz kanpo dago.

Zeintzu dira itzarriren gobernu organoak?

LItzarrik bi gobernu organo hauek ditu: Batzar Nagusia eta Gobernu Batzordea. Biek izaera parekidea dute. Honek esan nahi du bazkide babesleek (erankundeak) eta bazkide osoek (pertsonak) ordezkaritza berdina dutela.

Nortzuk dira nire ordezkariak itzarri erakundean?

Sindikatuek izendatuko dituzte pertsonen ordezkariak eta azken finean langileenak ere, eta ordezkaritza hori heinekoa izango da sindikatu bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionalaren baitan langileen batzordeetan, enpresa komiteetan eta langileen ordezkarietan duen kide kopuruarekiko.

Itzarri erakundekoa izatea derrigorrezkoa al da?

Itzarri Erakundekoa izatea borondatezkoa da “Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak” izenak berak adierazten duen bezalaxe. Dena den, adierazi behar da norbere borondatez Itzarriz kanpo geratzea erabakitzen bada, aldi berean uko egiten ari zaiela bai Administrazioak bai Sozietate Publikoek langile bakoitzaren izenean aipaturiko BGAEri egiten dizkioten ekarpenei.

Neure lansaritik ekarpenik egin behar al dut?

Ekarpenak egiteko aukera badago eta gomendagarria da gainera (beharrik ez egon arren), horrela metatutako eskubideak eta dagokien prestazioa ere handiagoa izango baita. Edonola ere ekarpen horiek borondatezkoak dira eta ez dute zerikusirik Administrazioak bere kabuz egiten dituenarekin.

Zergatik ez da derrigorrezkoa ekarpen bikoitza?

Administrazioaren ekarpenak ordaintzeko sistemaren baitakoak direla eta, berauek langileek egin lezaketen ekarpen gehigarria baldintzatu ezin dutela ulertzen delako.

Amatasunari edo aldi baterako ezintasunari dagokionean ekarpena mantentzen al da?

Bai. Itzarri BGAEri eginiko ekarpena ez da eteten ez Amatasunagatiko bajagatik ezta Aldi Baterako Ezintasunagatik ere.

Zer gertatzen da euskal administrazio publikoentzat lan egiteari uzten badiot?

Orduan etendura egoerako bazkidea izatera igarotzen da. Horrek dakar bazkide babesleen ekarpenak jasotzeari uztea, baina jakina, Administrazioan edo Sozietate Publikoetan laneko baja hartu arte finkatu diren eskubide ekonomikoei eutsi egiten zaie.

Itzarri ondarea beste pentsio-plan batzuetara intsulda dezaket?

Bai, baldin eta Entitatearen Estatutuetako 28. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Ze kasuetan kobratu daiteke itzarriren prestazioa?

Prestazio bat hartzeko kasuak, Prestazioen Arautegian zehazten direnaren arabera (39. artikuluan), honako hauek dira:
Erretiratzea.
Ezintasun iraunkor osoa.
Iraupen luzeko langabezia.
Heriotza.

Nortzuk jasotzen dute itzarriren prestazioa?

Erretiroaren, ezintasun iraunkorraren edo irapupen luzeko langabeziaren kasuetan bazkidea bera da onuradura. Heriotza kasuan, onuraduna edo onuradunak izango dira, hain zuzen, bazkide osoak askatasunez hautetsi dituenak. Inon ere onuradunik agerian azaldu ezean, honako lehantasun-ordea hau jarraituko da:
1. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
2. Seme-alabak.
3. Aurrekoa.
4. Neba-arrebak.
5. Oinordeko legalak.