Gobernuak % 1era igo du euskal langile publikoen Itzarri-BGAE-rako ekarpena

Gobernu Kontseiluak, asteartean bildu zena, azaroaren 13an, langile publikoen Itzarrirako ekarpenak %1 igotzea onetsi du. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, azarotik aurrera, bikoiztu egingo ditu gizarte-aurreikuspeneko erakundearentzako 90.000 bazkideen ekarpenak.

2018an Itzarri-BGAEri eginiko ekarpen orokorrek aurrekontuan 20,8 milioi euroko eragina izango dute:

  •  Euskadiko administrazio orokorra eta erakunde autonomoak: 10,5 milioi euro.
  • Erakunde publikoak, sozietate anonimo publikoak eta fundazio publikoak: 10,3 milioi euro.