
Zure aurrezkiak kudeatzen ditugu
Emaitzak
Urteko errentagarritasun historikoa %4,07a da.
Honek urtean KPIa baino %2a baino gehiago suposatzen du eta Itzarrirekin aldera daitezken pentsio plan indibidualen sektorearen bataz bestekoaren %3a baino gehiago. Desberdintasun honek, 10.000€ko inbertsio batean, 8 urteetako aurrezkian, 2.500€ baino gehiago suposatzen du . Hau da, Itzarri eratu zenetik, pentsio plan indibidualen batez bestekoa baino 3 aldiz errentagarritasun handiagoa lortu da.
Ezarritako inbertsio prozedurak
Errentagarritasun, segurtasun eta likidezia printzipioekin
Inbertsioa kudeatzeko irizpideak gure Inbertsiorako Printzipio Deklarazioan zehaztuta daude, Gobernu Batzarrak finkatuta. Deklarazio honek, inbertitu dezakegun enpresa eta gobernu motak eta onar dezakegun arrisku kantitatea mugatzen du , gure errentagarritasun, segurtasun eta likidezia printzipioak bermatzeko.
Erabaki garrantzitsuenak beti Gobernu Batzarrengatik ikuskatuak daude.
“Nola kudeatzen da zure BGAE” atalean gehiago azaltzen dizugu.
Talde profesionala
Hiru profesionalengatik osatuta, aktiboen kudeaketan 40 urteko esperientzia batzen dutenak.
Horietako bakoitzak inbertsio arlo baten arduraduna da (errenta aldakorra, errenta finkoa eta estrategia-zorroa), erabaki garrantzitsuentzat elkarrekin inbertsio batzordea osatzen dute.
Independenteak gara eta ez daukagu interes-gatazkarik, gure bazkideentzat bakarrik lan egiten dugulako.
Komisio baxuak
Errentagarritasun handiago bat suposatuko dizu.
Gure kudeaketa gastuak %0,44koak baino ez dira, BGAE indibidualen sektorearen batez bestekoa %1,6an aurkitzen den bitartean. Desberdintasun honek zuretzat errentagarritasun handiagoa dakar. Adibidez, 10.000€ko inbertsio batek 20 urtetan zehar errentagarritasunean desberdintasuna 5.000€ baino gehiago izan daiteke.
Honez gain, zure kudeaketengatik ez daude komisiorik: ekarpen indibidualak, beste BGAEtik intsuldatzeak edo zure prestazioa kobratzeak.