Itzarrik 2018an 100.000 bazkideren barrera gainditu du, 660 milioi euroko ondarearekin

  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,63koa da
  • % 47,4 hazi dira beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak eta % 31,5, bazkideen borondatezko ekarpenak
  • Inbertsioak, Euskadin, ia 141 milioi euro egin zuen gora. Alegia, ondare osoaren % 21,3

Enpleguko Itzarri BGAEk, aste honetako asteazkenean, maiatzaren 8an, Vitoria-Gasteizen, 2018. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena.Itzarrik urtean % 4,63ko hazkuntza izan zuen azken hamarkadan, nahiz eta 2018. urtea % 2,03ko errentagarritasun negatiboarekin itxi; egoera horri buelta eman dio entitateak, positiboki, 2019ko lehen hiruhilekoan. Era berean, ekitaldia 660 milioi euroko ondarearekin amaitu zuen eta gizarte-aurreikuspeneko euskal erakundearekin lotutako bazkideen errekorrarekin (102.000tik gora).

Itzarri BGAEk, 2018ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 102.144 langile zituen, eta 660,7 milioi euroko ondarea. Azken 10 urtean, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,63koa izan da.

2018aren amaieran, aurreko ekitaldietako ildo beretik, Euskadin inbertitzeko ahalegin gehieneko gizarte-aurreikuspen boluntarioko erakundeetako bat da (140,9 milioi euro, ondare osoaren %21,32).

BAZKIDEEN LAGUNTZA

Bazkideen ekarpen boluntarioen goranzko joerari eutsi zaio, eta % 31,5 hazi dira.Era berean, beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak % 47,4 hazi dira 2018an; horrek erakusten du, batetik, entitateak eragiten dituen gizarte-laguntza eta konfiantza eta, bestetik, bazkideen artean finantza-aurreikuspeneko kultura dagoela.

2018 ekitaldian, ekarpenak, guztira, 16,1 milioi eurokoak izan dira, 13,8 milioi euroko prestazioak ordaindu dira: erretiroagatik 11,6 milioi euro; ezintasunagatik 1,2 milioi euro, heriotzagatik 796.232 euro eta iraupen luzeko langabeziagatik 120.653 euro.

Beste alde batetik, Itzarriren administrazio-gastuak ondarearen gaineko % 0,39koak izan dira (sektoreko neurritsuenak eta doienak).

HISTORIKOA ITZARRI BGAEREN ONDAREAREN BILAKAERA ETA ERRENTAGARRITASUNAK