Itzarrik Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria eskuratu du

Itzarri Enpleguko BGAEk Euskadiko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen ditu bere harreman eta komunikazioetan. Horrela, erakundean konfiantza duen jendeari arreta emateko orduan Itzarrik erakutsitako bikaintasunarekin duen konpromisoa islatu da jaso berri duen Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz ziurtagiriarekin. Ziurtagiriak “gure bazkideei euskaraz arreta emateko nahiz kalitatezko zerbitzua eskaintzeko egindako ahaleginak aintzat hartzen ditu”. Izan ere, Itzarri gure bazkide zein herritar guztien eskubide linguistikoen bermatzailea eta babeslea da une oro.

“Gure bazkideek arreta euskaraz jaso dezaten ahalegindu gara. Elebitasunarekiko atxikimendua ematen dugun zerbitzuari erabat lotuta dagoelakoan gaude, eta beharrezko profesionaltasuna, konfiantza eta hurbiltasuna ematen dizkio”.