Erretiroa

“Itzarriren parte izatea, Euskal Administrazio Publikoaren langilea izateagatik daukazun onura da” Ane Miren Zugasti

Erretiroa

Zer egin behar dut Itzarriren erretiro prestazioa kobratzeko?

Lehendabizi, “Prestazio Eskaera” bete behar duzu eta bertan adierazten den dokumentazio guztia erantzi. Gomendatzen dizugu beti telefono zenbakia sartzea prestazioaren tramitaziorako beharrezkoa izanez gero.

Behin guztia prest daukazunean, bidali dokumentazio guztia posta arruta, e-mail edo faxen bidez; edo baita ere zuzenean egin dezakezu Itzarriren bulegoan.

Prestazioa egiterako orduan zalantzarik izanez gero, gurekin, “harremanetan” jarri eta lagunduko zaitugu.

Noiz hartzen da kontuan erretiratuta nagoela?

Erretiro-pentsio publikoa onartu duzunean.

Kobratzeko ze modalitate daude?

Behin erretiratuta zaudenean, nahi duzunean prestazioa kobratzen has zaitezke. Hori bai, ezinbestekoa da zure eskaera tramitatua izatea.

Kobratzeko moduak:

  1. Kapital: metatutako aurrezki guztiak edo bakarrik zati bat kobratuz.
  2. Hilabeteko finantza errentan: zure pentsio publikoa osatzen duen hilabeteko kuota. Modalitate honen abantaila nagusiena, eskatu ez duzun zenbatekoa sortutako errentagarritasunaren arabera handitzen doala da.
  3. Mistoa: aurreko modalitateen konbinazio bat da.

Itzarriren erretiro prestazioak nola ordaintzen ditu errentak? Nolabaiteko atxikipena dauka? Ogasunean dokumentazioren bat aurkeztu behar dut?

Horri buruz, zure zalantza guaztiak argi ditzakegu gure “Aspektu Fiskalak” sekzioan.

Erretiro partzial egoeran banago prestazioa kobra dezaket?

Bai. Ordea, kontuan izan behin erretiro partzialagatik prestazioa jasotzen hasi zarenean, geroago egiten diren ekarpen (pertsonalak edo enpresetakoak) erretiro totala lortu arte ezin izango dituzula kobratu.