Heriotza

"Prestazioaren onuradunek nahi dutenean eska dezakete."Jose García

Heriotza

Zer egin behar dut heriotzagatik Itzarriren prestazioa kobratzeko?

Prestazioa eskatzeko prozesua erraza da. “Prestazio Eskaera”, bete eta bertan adierazten den dokumentazio guztia erantzi. Gomendatzen dizugu beti telefono zenbakia sartzea dokumentu gehigarriren bat beharrezkoa izango balitz harremanetan jartzeko. Behin guztia prest daukazunean, bidali dokumentazio guztia posta arrunta, e-mail edo faxen bidez; edo baita ere zuzunean egin dezakezu Itzarriren bulegoan.
Prestazioa tramitzerakoan zalantzarik izanez gero, gurekin“harremanetan” jarri eta lagunduko zaitugu.

Onuradun bezala, prestazioa eskatzeko eperik badago?

Bazkidearen heriotzagatik prestazioaren onuradunek prestazioa eska dezakete nahi dutenean. Bakarrik, prestazio eskaera tramitatzen denean, hasten zara kobratzen. Bitartean gure kudeaketaren onurei etekina atera diezaiokezu eta zure aurrezkiak handitzen jarraituko dira.

Nola zehazten da zeintzuk diren onuradunak?

Onuradunak bazkideak ezartzen ditu “Onuradun Izendapen Alta”ren bitartez. Itzarritik bazkide guztiei gomendatzen diogu dokumentua hau beteta izatea, prestazioaren ordainketa errazten duelako.

Onuradun dokumentua ez badago?

Dokumentua ez badago, honako lehentasun-ordea hau jarraituko da:.

  1. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
  2. Seme-alabak.
  3. Aurrekoa.
  4. Neba-arrebak.
  5. Oinordeko legalak.

Kobratzeko ze modalitate ditut?

  1. Kapital: metatutako aurrezki guztiak edo bakarrik zati bat kobratuz.
  2. Hilabeteko finantza errentan: Modalitate honen abantailarik nagusiena, eskatu ez duzun zenbatekoa sortutako errentagarritasunaren arabera handitzen doala da.
  3. Mistoa: aurreko modalitateen konbinazio bat da.

Itzarriren heriotza prestazioak nola ordaintzen ditu errentak? Nolabaiteko atxikipena dauka? Ogasunean dokumentazioaren bat aurkeztu behar dut?

Horri buruz, zure zalantza guztiak argi ditzakegu gure “Aspektu Fiskalak” sekzioan.