Iraupen luzeko langabezia

"Zer egin behar dut iraupen luzeko langabeziagatik Itzarriren prestazioa kobratzeko?"Cristina Fernández

Iraupen luzeko langabezia

Zer egin behar dut iraupen luzeko langabeziagatik Itzarriren prestazioa kobratzeko?

Lehendabizi, “Prestazio Eskaera” bete behar duzu eta bertan adierazten den dokumentazio guztia erantzi. Gomendatzen dizugu beti telefono zenbakia sartzea dokumentu gehigarriren bat beharrezkoa izango balitz harremanetan jartzeko.

Behin guztia prest daukazunean, bidali dokumentazio guztia posta arrunta, e-mail edo faxen bidez; edo baita ere zuzenean egin dezakezu Itzarriren bulegoan.

Prestazioa egiterakoan zalantzarik izanez gero, gurekin “harremanetan” jarri eta lagunduko zaitugu.

Ze baldintzak bete behar dira iraupen luzeko langabezi egoeran egoteko?

Iraupen luzeko langabezi egoeran aurkitzen zarela kontsideratuko da hauetako baldintzaren bat betetzen baduzu:

  1. Lanbiden edo dagokizun erakunde publikoan urte bat baino gehiago lan eskatzaile bezala egotea.
  2. Kontribuzio-mailako langabezi prestazio publikoa kobratzeari utzi badiozu.

Kobratzeko ze modalitate ditut?

Kobratzeko 2 modu daude:

  1. Kapital: metatutako aurrezki guztiak kobratze bakar batean. Enplegu sustapena helburu zehatza duen modalitatea.
  2. Hilabeteko finantza errentan: zure pentsio publikoa osatzen duen hilabeteko kuota. Modalitate honen abantaila nagusiena, eskatu ez duzun kantitatea sortutako errentagarritasunaren arabera handitzen doala da.

Itzarriren erretiro prestazioak nola ordaintzen ditu errentak? Nolabaiteko atxikipena dauka? Ogasunean dokumentazioren bat aurkeztu behar da?

Horri buruz, zure zalantza guztiak argi ditzakegu gure “Aspektu Fiskalak” sekzioan.