Pribatasun politika
Zure datu pertsonalen tratamendua
Datuak babesteko indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu helbide elektronikoaren bidez, webgune honetan dauden formularioen bidez edo formulario horretan helbide elektronikora egiten den loturaren bidez Itzarrirekin harremanetan jartzeak esan nahi duela zure datu pertsonalak Itzarriren fitxategietan sartzeko baimena ematen duzula (helbidea: San Antonio kalea, 2 – 01005 VITORIA-GASTEIZ). Egindako eskaera edo komunikazioaren araberako helburua izango du datu-emate horrek:
- Kontaktu tratamendua, zure kontaktua mantendu eta informazio komertziala bidaltzeko helburuarekin.
- Prestazio tratamendua, bazkideengatik egindako ekarpenak kudeatzeko helburuarekin.
Adingabea baldin bazara, guraso edo tutoreen baimena izan behar duzu zure datu pertsonalak web-orriko formularioetan sartu aurretik. Itzarrik ez du inolako ardurarik baldintza hori betetzen ez bada.
Sarbide-, zuzenketa-, ezabapen-, eskubide mugaketa, eskualdatzea eta aurkaritza-eskubideak erabiltzeko, bidali idatzi bat lehen aipaturiko helbidera edo itzarri@itzarri.eus helbide elektronikora.
Cookien Politika
Cookien politika
Zer dira cookieak eta zertarako balio dute
Cookiea datu-fitxategi txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo beste edozein gailutan deskargatzen dena webgune bat bisitatzean, eta nabigazioari buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko aukera ematen duena. Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, baita nabigatzailean informazioa gordetzeko antzeko beste sistema batzuk ere.
Iraupenaren arabera, cookieak hauek izan daitezke:
- Saiokoak: nabigatzailea ixtean ezabatzen dira.
- Iraunkorrak: bakoitzarentzat adierazitako epean gailuan geratzen dira, nahiz eta edozein unetan ezaba daitezkeen nabigatzailearen konfiguraziotik.
Helburuaren arabera, webgune honek hauek erabiltzen ditu:
- Cookie teknikoak edo beharrezkoak: webgunearen oinarrizko funtzionamendua eta segurtasuna ahalbidetzen dituzte, aukeratutako hizkuntza gogoratzen dute eta cookieei buruzko hobespenak gordetzen dituzte. Ez dute baimenik behar.
- Cookie analitikoak: webgunea nola erabiltzen den estatistikoki ezagutzeko aukera ematen dute, hura hobetzeko.
- Hirugarrenen cookieak: webgunean txertatutako kanpoko zerbitzuek instalatzen dituzte, hala nola YouTubeko bideoek edo txat-laguntzaileak.
Baimena
Webgunean lehen aldiz sartzean, cookieei buruzko ohar bat agertzen da; bertan, teknikoak ez diren cookieak onartu, baztertu edo konfiguratu ditzakezu. Edozein unetan ken dezakezu baimena zure nabigatzaileko cookieak ezabatuz, «Nola desaktibatu edo ezabatu cookieak» atalean azaltzen den bezala; hurrengo bisitan oharra berriro agertuko da.
Zer cookie erabiltzen dira eta zertarako
Cookie teknikoak edo beharrezkoak
| Cookiea | Titularra | Iraupena | Helburua |
|---|---|---|---|
| pll_language | Propioa | Urte 1 | Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gogoratzea (euskara edo gaztelania). |
| moove_gdpr_popup | Propioa | Urte 1 | Erabiltzaileak cookieen erabilerari buruz dituen hobespenak gordetzea. |
| BIGipServerPRO_www.itzarri.eus | Propioa | Saioa | Bisitak zerbitzarien artean banatzea, webgunearen funtzionamendua bermatzeko. |
| TS01962c21, TSd6c71fec027 eta antzekoak (TS…) | Propioa | Saioa | Segurtasuna: webgunea sarbide maltzurren eta erasoen aurka babestea. |
| _GRECAPTCHA eta _grecaptcha (tokiko biltegiratzea) | Google (reCAPTCHA) | 6 hilabete | Segurtasuna: harremanetarako eta kanal etikoko formularioak spam automatikoaren aurka babestea. Formularioa duten orrietan bakarrik. |
| __cf_bm | Cloudflare (txat-zerbitzua) | 30 minutu | Segurtasuna: txat-zerbitzuan pertsonak eta programa automatikoak bereiztea. |
Cookie analitikoak
| Cookiea | Titularra | Iraupena | Helburua |
|---|---|---|---|
| _ga | Google (Google Analytics) | 2 urte | Erabiltzaileak modu anonimoan bereiztea, webgunearen erabilerari buruzko estatistikak egiteko. |
| _ga_HP39C707Q8 | Google (Google Analytics) | 2 urte | Saioaren egoera gordetzea, webgunearen erabilerari buruzko estatistiketarako. |
Hirugarrenen cookieak
| Cookiea | Titularra | Iraupena | Helburua |
|---|---|---|---|
| YSC | Google (YouTube) | Saioa | Webgunean txertatutako YouTubeko bideoen erreprodukzio-estatistikak erregistratzea. |
| VISITOR_INFO1_LIVE | Google (YouTube) | 6 hilabete | Erabiltzailearen banda-zabalera kalkulatzea eta bideo-erreproduzitzailearen hobespenak gogoratzea. |
| VISITOR_PRIVACY_METADATA | Google (YouTube) | 6 hilabete | Erabiltzaileak YouTuben emandako baimenaren egoera gordetzea. |
| __Secure-YNID, __Secure-ROLLOUT_TOKEN | Google (YouTube) | 6 hilabete | Nabigatzailea identifikatzea eta YouTubeko bideo-zerbitzuaren konfigurazioa mantentzea. |
| chatbase_anon_id | Chatbase (txat-laguntzailea) | Saioa | Txat-laguntzailearekin izandako elkarrizketa modu anonimoan identifikatzea. |
YouTubeko cookieak bideoak dituzten orrietan bakarrik instalatzen dira. Hirugarren horiek datuak nola tratatzen dituzten haien politiketan kontsulta dezakezu: Google (Analytics, YouTube eta reCAPTCHA), Chatbase eta Cloudflare. Hornitzaile horietako batzuek Europako Esparru Ekonomikotik kanpo trata ditzakete datuak, haien politiketan adierazitako bermeekin.
Nola desaktibatu edo ezabatu cookieak
Zure nabigatzaileak cookieak onar ez ditzan, cookie bat instalatzen den bakoitzean abisua jasotzeko edo zure gailuko cookieak ezabatzeko, nabigatzailearen konfiguraziotik egin dezakezu. Hauek dira nabigatzaile ohikoenen laguntza-estekak:
- Google Chrome (ordenagailua eta Android)
- Microsoft Edge
- Mozilla Firefox
- Safari (Mac)
- Safari (iPhone eta iPad)
Cookieak desaktibatzen edo ezabatzen badituzu, baliteke webgunearen funtzio batzuk erabilgarri ez egotea edo behar bezala ez ibiltzea. Nabigatzaileko cookie guztiak ezabatzen badituzu edo beste nabigatzaile edo gailu bat erabiltzen baduzu, prozesua errepikatu beharko duzu.
Azken eguneratzea: 2026ko azaroaren 5a.
Euskara
Español