Itzarri, zure enplegu BGAE
Itzarri Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundea da (BGAE), Euskadiko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko langileen aurreikuspen plana kudeatzen du.
« Itzarri Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundea da (BGAE), Euskadiko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko langileen aurreikuspen plana kudeatzen du. »
Etekin nagusiak
Zure aurrezkien errentagarritasunaren bila
Zure etorkizunerako aurreikuspena
Administrazioan lan egiteagatik Itzarriren bazkidea izateko eskubidea duzu. Antza denez, etorkizunean pentsio publikoek erretiro aurretik diru-sarrera maila berdina mantentzea ez dute ahalbidetuko, Administrazioak, bere langileentzat arazo honi irtenbide errentagarri, eraginkor eta ekonomikoa martxan jartzea erabaki du.
Errentagarritasuna
Zure borondatezko ekarpenak eta enpresarenak, zure aurrezki pertsonala osatzen dute. Honi, gure kudeaketarekin ematen dizugun errentagarritasuna gehitzen diogu. Denbora nahikoarekin hasten bazara ekarpenak egiten, errentagarritasun hau zeuk egindako ekarpenak baino handiagoa izan daiteke.
Komixio baxuak
Epe luzera errentagarritasuna lortzeko guk horrekin ez geratzea garrantzitsuena da: gure kudeaketa gastuak %0,44koak baino ez dira, BGAE indibidualen sektorearen batez bestekoa %1,6an aurkitzen den bitartean. Desberdintasun honek bazkidearentzat errentagarritasun handiagoa dakar. Adibidez, 10.000ko inbertsio batek 20 urtetan zehar errentagarritasunean desberdintasuna 5.000 baino gehiago izan daiteke.
Honez gain, zure kudeaketengatik ez daude komisiorik: ekarpen indibidualak, beste BGAEtik intsuldatzeak edo zure prestazioa kobratzeagatik.
Kobratzeko modua aukera dezakezu
Jubilatuta zaudenean, zuk erabakitzen duzu noiz eta nola jaso nahi duzun zure prestazioa: ordainketa bakar batean, hilabeteko errentan zure pentsio publikoa osatuz edo bien arteko konbinazioa.
Era berean, zure ondarea behar duzunean kobratzeko aukera daukazu (iraupen luzeko langabeziaren edo ezintasun iraunkorraren kasuetan) edo heriotza kasuan zure onuradunek jaso dezakete.
Fiskalitatea
Itzarrira egindako ekarpenek errenta aitorpenean onura daukate.
Onura fiskala daukan kantitatea, norberaren arabera aldakorra da, baina ekarpenaren kantitatearen %50ekoa izatera hel daiteke. Informazio gehiago nahi baduzu, gure informazio fiskal atala kontsulta dezakezu.