Ezintasun iraunkorra

Ezintasun iraunkorra

ZER EGIN BEHAR DUT EZINTASUN IRAUNKORRAGATIK ITZARRIREN PRESTAZIOA KOBRATZEKO?

Prestazioa eskatzeko prozesua erraza da. “Prestazio Eskaera” bete eta bertan adierazten den dokumentazio guztia erantzi. Gomendatzen dizugu beti telefono zenbakia sartzea dokumentu gehigarriren bat beharrezkoa izango balitz harremanetan jartzeko.

Behin guztia daukazunean, bidali dokumentazio guztia posta arrunta, e-mail edo faxen bidez; edo baita ere zuzenean egin dezakezu Itzarriren bulegoan.

Prestazioa tramitatzerakoan zalantzarik izanez gero, gurekin “harremanetan” jarri eta lagunduko zaitugu.

EZINTASUN IRAUNKORRAK ZER ESAN NAHI DU?

Ohiko lanbiderako erabateko ezintasun iraunkorra, guztizko ezintasun orokorra edo ezintasun handia.

NOIZ ESKA DEZAKET PRESTAZIOA EZINTASUNAGATIK?

Gizarte Segurantzak ezintasuna aitortu edo epai irmoa eman dizunean prestazioa nahi duzunean eska dezakezu. Ordura arte, gure kudeaketaren abantailez baliatzen jarraituko duzu, eta zure aurrezkiek hazten jarraituko dute.

KOBRATZEKO ZE MODILATATE DITUT?

Kobratzeko 3 modu daude:

  • Kapital: metatutako aurrezki guztiak edo bakarrik zati bat kobratuz.
  • Hilabeteko finantza errentan: zure pentsio publikoa osatzen duen hilabeteko kuota. Modalitate honen abantaila nagusiena, eskatu ez duzun kantitatea sortutako errentagarritasunaren arabera handitzen doala da .
  • Mistoa: aurreko modalitateen konbinazio bat da.

ITZARRIREN EZINTASUN PRESTAZIOAK NOLA ORDAINTZEN DITU ERRENTAK? NOLABAITEKO ATXIKIPENA DAUKA? OGASUNEAN DOKUMENTAZIOAREN BAT AURKEZTU BEHAR DUT?

Horri buruz, zure zalantza guztiak argi ditzakezu gure “Aspektu Fiskalak” sekzioan.