Irisgarritasuna
Sarrera
Irisgarritasun deritzonaren bidez, ezabatu egin nahi dira, edo behintzat ahalik eta gehiena murriztu, zenbait erabiltzaile-taldek Interneten nabigatzean aurkitzen dituzten oztopoak, eta, horrela, pertsona horiei informazioa eskuratzea erraztu. Erabiltzaileen ezintasunak izan daitezke fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiarekin zerikusia dutenak:
- Ikusmen-, entzumen- edo mugikortasun-arazoak
- Edukia ulertzeko zailtasunak
- Nabigazio ez oso intuitiboa
- Konexio mantsoa
- Nabigatzaile zaharkituak edo edukia behar bezala interpretatzen ez dutenak
- Gailuren bat falta izatea (sagua, teklatua, etab.)
Erabilerraztasun-adierazpena
Itzarri Enplegu BGAEk bere webgunea erabilerraza egiteko konpromisoa hartzen du eta, horretarako, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da. Informaziorako sarbide unibertsala bermatzeko, webgune honen garapenean eta mantentzean UNE-EN 301549:2022 araudiaren betebeharrak (PDF) aplikatzen dira, Web Edukiaren Erabilerraztasun Jarraibideen (WCAG) 2.1 AA mailaren baliokideak.
Erabilerraztasun-adierazpen hau honako webguneari aplikatzen zaio: www.itzarri.eus
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
Ez dator bat 1112/2018 Errege Dekretuarekin
- Bigarren mailako testu batzuek (datak, oharrak, aurretituluak eta orri-oineko estekak) ez dute kontraste nahikorik atzealdearekin [9.1.4.3 zenbakiko betekizuna: Kontrastea (gutxienekoa) (baldintzapekoa)].
- Hasiera-orriko karrusela automatikoki aurreratzen da eta ez du pausatzeko botoirik [9.2.2.2 zenbakiko betekizuna: Geldialdian jartzea, gelditzea, ezkutatzea (baldintzapekoa)].
- Mugikorreko bertsioan, bazkideen eremurako esteka ikono batekin bakarrik agertzen da, eta ez du izen erabilerrazik [9.2.4.4 zenbakiko betekizuna: Esteken helburua (testuinguruan) (baldintzapekoa)].
- Hasiera-orriko karruselaren nabigazio-puntuek ez dute fokuaren adierazlerik erakusten teklatua erabiltzean [9.2.4.7 zenbakiko betekizuna: Foku ikusgarria (baldintzapekoa)].
- Batzuetan, botoi eta ikono batzuen izena ez dago softwarearen bidez zehaztuta; adibidez, Mobilizazioak orrian helbide elektronikoa kopiatzeko botoia. Informazioa testu gisa ere agertzen da [9.4.1.2 zenbakiko betekizuna: Izena, funtzioa, balioa (baldintzapekoa)].
Gehiegizko lan-karga
Ez da aplikatzen.
Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
- Itzarrik garatu ez dituen eta haren kontrolpean ez dauden hirugarrenen edukiak; adibidez, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea eta txat-zerbitzua.
Erabilerraztasun-adierazpen hau prestatzea
Adierazpen hau 2026/11/05ean prestatu zen.
Adierazpena prestatzeko metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da, tresna automatikoen bidez eta orri adierazgarrien lagin baten berrikuspen osagarriaren bidez, mahaigaineko eta mugikorreko bertsioetan.
Adierazpenaren azken berrikuspena: 2026/11/05.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak
Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Webgune honetan egon daitezkeen ez-betetzeak.
- Edukietara sartzeko zailtasunak.
- Webgunearen erabilerraztasun-hobekuntzen inguruko iradokizunak edo kontsultak.
Honela jar zaitez gurekin harremanetan: harremanetarako formularioaren bidez, itzarri@itzarri.eus helbide elektronikoan, 945 000 500 telefonoan edo gure bulegoan (San Antonio 2, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz).
Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak
1112/2018 Errege Dekretuko eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu horren aplikazio-eremutik kanpo dauden (3. artikuluaren 4. apartatua) edo gehiegizko lan-karga dela-eta erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu, harremanetarako bide berberen bidez.
Itzarri Enplegu BGAEk jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.
Erreklamazio-prozedura
Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
- Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
- Hartutako erabakiarekin ados ez bazaude.
- Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
- Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.
Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu harremanetarako formularioaren bidez edo itzarri@itzarri.eus helbide elektronikoan.
Aukerako edukia
Webgune honek UNE-EN 301549:2022 Arauaren (PDF) baldintzak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.
Erabilerraztasun-jarraibideei buruzko informazio gehiago W3Cren WAI (Web Accessibility Initiative) ekimenaren webgunean aurki dezakezu.
Euskara
Español