Prestazioak

Erretiro-prestazioa

Eskuratu Itzarrin metatutako zure aurrezkiak erretiratu ondoren.

Zer egin behar dut Itzarriko erretiro-prestazioa kobratzeko?

Lehenik eta behin, bete «Prestazio-eskaera» eta erantsi bertan adierazten den dokumentazio guztia. Gomendatzen dizugu beti harremanetarako telefono-zenbaki bat sartzea, prestazioaren tramiterako beharrezkoa izan baliteke.

Dena prest duzunean, bidali dokumentazioa posta arruntez, emailez; edo Itzarriko bulegoan aurrez aurre ere egin dezakezu.

Eskaera egitean edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

Noiz jotzen da erretiratuta nagoela?

Erretiroko pentsio publikoetara sarbidea izan duzunean.

Ba al dago prestazioa eskatzeko eperik?

Erretiratu ondoren, nahi duzunean has dezakezu prestazioa kobratzen. Ordura arte zure aurrezkiak kudeatzen jarraituko dugu.

Zer kobrantza-modalitate ditut?

Prestazioa honela kobra daiteke:

  • Kapitala: metatutako aurrezki guztiak edo parte bat kobratuz.
  • Hileko errenta finantzarioa: zure pentsio publikoa osatzen duen hileko kuota bat. Modalitate honen abantaila nagusia da eskatu gabeko zenbatekoa Itzarrin hazten jarraitzen duela sortzen den errentagarritasunaren arabera.
  • Mistoa: aurreko modalitate bien konbinazioa da.

Nola tributatzen du prestazioak? Atxikipenik ba al du? Dokumenturen bat aurkeztu behar al diot Ogasunari?

Zure zalantza guztiak gure «Aspektu Fiskalak» atalean argitu ditzakezu.

Prestazioa kobra al dezaket erretiro partzialean banago?

Bai. Hala ere, kontuan izan erretiro partzialeko prestazioa kobratzen hasi ondoren, geroago egiten diren ekarpenak (banakakoak edo enpresarenak) ezin izango direla kobratu erretiro osoa lortu arte.