Prestazioak
Iraupen luzeko langabezia-prestazioa
Iraupen luzeko langabezia-egoeran bazaude, Itzarriko zure aurrezkietara sar zaitezke.
Zer egin behar dut Itzarriko langabezia-prestazioa kobratzeko?
Lehenik eta behin, bete «Prestazio-eskaera» eta erantsi bertan adierazten den dokumentazio guztia. Gomendatzen dizugu beti harremanetarako telefono-zenbaki bat sartzea, prestazioaren tramiterako beharrezkoa izan baliteke.
Dena prest duzunean, bidali dokumentazioa posta arruntez, emailez; edo Itzarriko bulegoan aurrez aurre ere egin dezakezu.
Eskaera egitean edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
Zer baldintza bete behar dira iraupen luzeko langabezia-egoeran egoteko?
Iraupen luzeko langabezia-egoeran zaudela jotzen da baldintza hauetakoren bat betetzen baduzu:
- Gaur egun enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta zaude dagokion enplegu-zerbitzu publikoan.
- Zure lan-bizitzan zehar urtebete baino gehiago metatzen duzu langabezia-egoeran.
- Langabeziagatiko prestazio publikoak kobratzeari utzi diozu maila kontributiboari dagokionez.
Zer kobrantza-modalitate ditut?
2 kobrantza-modalitate daude:
- Kapitala: metatutako aurrezki guztien kobrantza bakarra. Enpleguaren sustapenerako helburu zehatza duen modalitatea.
- Hileko errenta finantzarioa: zure pentsio publikoa osatzen duen hileko kuota bat. Modalitate honen abantaila nagusia da eskatu gabeko zenbatekoa Itzarrin hazten jarraitzen duela sortzen den errentagarritasunaren arabera. Errentaren zenbatekoa 203/2015 Dekretuaren 36. artikuluko irizpideen arabera kalkulatzen da.
Nola tributatzen du prestazioak? Atxikipenik ba al du? Dokumenturen bat aurkeztu behar al diot Ogasunari?
Zure zalantza guztiak gure «Aspektu Fiskalak» atalean argitu ditzakezu.
Euskara
Español