Onuradun izendapen alta
NOLA ZEHAZTEN DA ZEINTZUK DIREN ONURADUNAK?
Onuradunak bazkideak ezartzen ditu “Onuradun Izendapen Alta”ren bitartez. Itzarritik bazkide guztiei gomendatzen diogu dokumentua hau beteta izatea, prestazioaren ordainketa errazten duelako. Dokumentuari NANaren kopia erantsi behar zaio.
ONURADUN BEZALA, PRESTAZIOA ESKATZEKO EPERIK BADAGO?
Bazkidearen heriotzagatik prestazioaren onuradunek prestazioa eska dezakete nahi dutenean. Bakarrik, prestazio eskaera tramitatzen denean, hasten zara kobratzen. Bitartean gure kudeaketaren onurei etekina atera diezaiokezu eta zure aurrezkiak handitzen jarraituko dira.
ONURADUN DOKUMENTUA EZ BADAGO?
Dokumentua ez badago, honako lehentasun-ordea hau jarraituko da:.
- Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
- Seme-alabak.
- Aurrekoa.
- Neba-arrebak.
- Oinordeko legalak.
*FISKALITATEA. ITZARRI ENPLEGUKO BGAEak ekarpenak egitean, zein prestazioen tramitazioan, ez du inolako betebeharrik bere gain hartzen, eta ez die zerga- eta/edo lege-aholkularitzarik ematen bazkide eta/edo onuradunei. Ondorioz, erakundea ez da prestazio edo ekarpen bakoitzari aplikatu beharreko tributazioaren arduradun izango, Zerga-administrazioek prestazioa kobratzen duen edo ekarpena murriztatzen duen pertsonarengan gerora egiten den Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean berrikuspen batek izan dezakeen eragin fiskal negatiboa ere. Bazkide eta onuradun guztiei, haien zerga-administrazioarekin eta aholkularitza-fiskalarekin zerga-arloan behar bezala aholkatzea gomendatzen zaie.