Legezko oharra

Legezko oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, honako hau jakinarazten dizugu:

  • Itzarri BGAE, V01373885 IFK duena, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat da, eta, informazio honi dagokionez, helbide honetan helbideratua dago: San Antonio kalea 2, 01005 GASTEIZ. Harremanetarako beste datu hauek ere eskaintzen dizkizugu:
  • Helbide elektronikoa: itzarri@itzarri.eus

 Eskainitako eduki guztien jabetza (testuena, grafikoena, irudiena, argazkiena, softwarearena, estekena eta bestelako ikus-entzunezko edo soinu-edukiena eta iturburu-kodeena…) dagokien egileena da. Web-orri honetako elementuen egitura, diseinua eta aurkezpen-modua Itzarrirena da, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dute.

Erabiltzaile guztiek dute baimena aurreko atalean aipaturiko elementuak erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta beste edozein modutara erabiltzeko Itzarriren baimenik gabe, helburu komertzialekin egiten denean salbu. Nolanahi ere, eduki guztien egiletza aitortu behar da, eta erabilera-arauek ezarritakoaren arabera aipatu. Erakunde laguntzaileen markaren logo eta irudiak erakunde horienak dira, eta haien baimena behar da erabili ahal izateko.

Web-orri independenteetara eramango gaituzten hainbat esteka aurkituko ditu erabiltzaileak web-orri honetan. Helburua da gure erakundeari loturiko eta jabetza intelektualaren eskubideei buruzko Interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea. Baliteke jabetza intelektualaren eskubideak web-orri horietako egileenak izatea. Hala eta guztiz ere, Itzarrik ez du beregain hartzen lotura horietako konexio edo edukietatik sor daitekeen ardurarik. Halaber, Itzarriren web-orrirako estekak ezartzeko, aurrez baimena eskatu behar da, eta lotura horiek  jabetza intelektualeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

Erabiltzaileak ez du erabili behar instalatuta dauden babes- edo segurtasun-sistemak ezaba, alda, saihets edo manipula ditzakeen bitartekorik, ez eta web-orria edo bertako edukiak kaltetu edo erabiltezin bihur ditzakeenik ere.

Itzarri ez da arduratzen hirugarren pertsonen web-orri honekiko erabilera desegokiaz, ez eta beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek web-orrian sartu edo eguneratutako informazioaz edo beste esteka edo sistema batzuetatik igorritako informazioaz ere. Web-orri honetan eskaintzen diren edukiek izaera guztiz berriemailea dute, eta, beraz, erabiltzailearen ardura dira erabiltzaileak egin dezakeen erabilera eta sor daitezkeen behin-behineko ondorio, kalte edo galerak. Itzarrik ez du inolako erantzukizunik hirugarren pertsonenak diren edota hirugarren pertsonek kudeatzen dituzten web-orrietara sartzeko estekak (linkak), direktorioak eta bilaketa-tresnak erabiltzean sor daitezkeen kalte-galeretan; ez eta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalteak eragin ditzaketen birusen edo bestelako kode maltzurren presentziari dagokionez ere.

Itzarrik egoki deritzon legezko ekintzak hartzeko eskubidea gordetzen du, hirugarren pertsonek bere web-orria desegoki erabiltzen duten kasuetan.