Gardentasuna

Kanal etikoa

Kanal konfidentziala irregulartasunak eta barne-kodeei buruzko kontsultak jakinarazteko.

Zer komunikatu daiteke kanal honen bidez?

Itzarrik badu kanal etiko bat edo salaketa-kanal bat, bere interes-talde nagusiek erakundeari informazioa eman diezaioten ekintza irregularrak, legez kanpokoak edo/eta Erakundearen Jokabide Kodearen, Gobernu Onerako Politikaren edo beste barne-araudi baten aurkakoak izan daitezkeen gertakariei buruz.

Aipatutako Jokabide Kodeak Itzarrirekin harreman profesionala duten pertsona guztien jarduerak gidatu behar dituzten portaera-arauak jasotzen ditu. Erakundeko langile guztiek ezagutzen dute, eta nahitaez harpidetu behar dute.

Halaber, kanal etikoa erabili ahal izango da Erakundeari bere barne-kodeei buruzko kontsultak egiteko.

Konfidentzialtasuna

Zure identitatea prozesuan zehar babestuta egongo da une oro.

Errepresalia gabe

Edozein errepresalien aurrean babesaren bermea.

Kontsulten eta salaketen formularioa

Uste baduzu edo jakiten baduzu gure Kode Etikoaren ez-betetzeren bat egon daitekeela, isilpean jakinaraz dezakezu, konfiantza osoz eta errepresalien beldurrik gabe.

    Erantsi aurretik, egiaztatu dokumentuak ez duela zu identifikatzen zaituen daturik (egilea, sinadura, metadatuak…).

    DATUEN BABESERAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
    ArduradunaITZARRI EPSV DE EMPLEO
    Helbidea: SAN ANTONIO 2, BEHEA – 01005-VITORIA-GASTEIZ
    Tel.: 945 000 500 · IFK: V01373885
    Helburuak eta legezkotasunaKontaktuen kudeaketa.
    HartzaileakAurreikusi gabeak
    EskubideakInteresdunak bere datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubidea du; tratamenduaren arduradunaren helbidera idazki bat bidaliz.
    Informazio gehigarriaInformazio gehiago nahi izanez gero, idazki bat bidali itzarri@itzarri.eus helbidera edo jo www.itzarri.eus/eu/dokumentuak/ helbidera