BGAEen mobilizazioa

Mobilizazioak

Bateratu zure aurrezkiak Itzarrin eta aprobetxatu gure kudeaketaren abantaila guztiak.

Bateratu zure aurrezkiak Itzarrin

Beste BGAE bat al duzu? Zure gainerako BGAEak Itzarrira mobilizatzen badituzu, gure kudeaketaren abantaila guztiak aprobetxatu ahal izango dituzu. Gainera, mobilizazio-eragiketak ez du inolako kosturik eta ez duzu zergarik ordaindu beharko horrengatik.

Zure aurrezkiak Itzarrin bateratzeak zure diru guztia zure erretiroko osagarri onena emateko helburu bakarra duen erakunde batek kudeatua izatearen bermea ematen dizu.

Gogoratzen dizugu Itzarri enplegu-BGAEa denez, beste BGAE batetik mobilizatutako dirua gure estatutuetan ezarritako gertakarietako bat betetzen denean soilik eskatu ahal izango dela (erretiroa, iraupen luzeko langabezia, ezintasuna edo heriotza), 10 urtera erreskatatzeko aukera galduz. Horrek gure bazkideei errentagarritasun handiagoa sortzea ahalbidetzen du, inbertsio-horizontea epe luzeagokoa baita.

Nola egin mobilizazioa

01.

Deskargatu eta bete mobilizazio-eskaeraren formularioa.

02.

Bidali formularioa emailez edo posta bidez NANaren fotokopia batekin. Mobilizatu nahi duzun planaren laburpen bat baduzu, erantsi tramitea errazteko.

03.

Guk gainerako guztia kudeatzen dugu. Diru-sarrera gauzatu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara jasotako zenbateko osoa jakinarazteko.

Mobilizazioaren abantailak

Kosturik gabe

Mobilizazio-eragiketak ez du inolako kosturik bazkidearentzat, ezta zerga-betebeharrik ere.

Kudeaketa profesionala

Zure aurrezki guztia epe luzeko inbertsio-horizontea duen erakunde espezializatu batek kudeatua.

Tramite erraza

Bete formularioa eta guk mobilizazio-prozesu osoaz arduratzen gara.

Garrantzitsua. Itzarri enpleguko BGAEa denez, beste BGAE batetik mobilizatutako dirua estatutuetan ezarritako gertakizun bat betetzen denean soilik eskatu ahal izango da, BGAE indibidualek bai kontuan hartzen duten 10 urtera erreskatatzeko aukera galduz.