Prestazioak
Ezintasun iraunkorreko prestazioa
Eskatu prestazioa ezintasun iraunkorreko egoeran deklaratua izan bazara.
Zer egin behar dut Itzarriko ezintasun iraunkorreko prestazioa kobratzeko?
Prestazioa eskatzeko prozesua erraza da. Bete «Prestazio-eskaera» dokumentua eta erantsi bertan adierazten den dokumentazioa. Sartu beti telefono-zenbaki bat, dokumentazio gehigarria beharrezkoa izan baliteke.
Dokumentazioa posta arruntez, emailez, edo Itzarriko bulegoan aurrez aurre aurkeztu dezakezu.
Eskaeraren tramitazioan zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
Zer esan nahi du ezintasun iraunkorreak?
Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor totala, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia, eta % 33tik gorako desgaitasun edo gaixotasun kronikoa.
Noiz eskatu dezaket ezintasun iraunkorreko prestazioa?
Gizarte Segurantzak edo Ogasun Ministerioak ezintasuna deklaratu ondoren, nahi duzunean eskatu dezakezu prestazioa. Ordura arte gure kudeaketaren abantailak aprobetxatzen jarraituko duzu eta zure aurrezkiak hazten jarraituko dute.
Zer kobrantza-modalitate ditut?
Hiru kobrantza-modalitate daude:
- Kapitala: metatutako aurrezki guztiak edo parte bat kobratuz.
- Hileko errenta finantzarioa: zure pentsio publikoa osatzen duen hileko kuota bat ezar dezakezu. Eskatu gabeko zenbatekoa Itzarrin hazten jarraitzen du kudeaketak sortzen duen errentagarritasunaren arabera.
- Mistoa: aurreko modalitate bien konbinazioa da.
Nola tributatzen du prestazioak? Atxikipenik ba al du? Dokumenturen bat aurkeztu behar al diot Ogasunari?
Begiratu gure «Aspektu Fiskalak» atala, bertan informatzen dizugu.
Euskara
Español