Gardentasuna
Kanal etikoa
Kanal konfidentziala irregulartasunak eta barne-kodeei buruzko kontsultak jakinarazteko.
Zer komunikatu daiteke kanal honen bidez?
Itzarrik badu kanal etiko bat edo salaketa-kanal bat, bere interes-talde nagusiek erakundeari informazioa eman diezaioten ekintza irregularrak, legez kanpokoak edo/eta Erakundearen Jokabide Kodearen, Gobernu Onerako Politikaren edo beste barne-araudi baten aurkakoak izan daitezkeen gertakariei buruz.
Aipatutako Jokabide Kodeak Itzarrirekin harreman profesionala duten pertsona guztien jarduerak gidatu behar dituzten portaera-arauak jasotzen ditu. Erakundeko langile guztiek ezagutzen dute, eta nahitaez harpidetu behar dute.
Halaber, kanal etikoa erabili ahal izango da Erakundeari bere barne-kodeei buruzko kontsultak egiteko.
Zure identitatea prozesuan zehar babestuta egongo da une oro.
Edozein errepresalien aurrean babesaren bermea.
Kontsulten eta salaketen formularioa
Uste baduzu edo jakiten baduzu gure Kode Etikoaren ez-betetzeren bat egon daitekeela, isilpean jakinaraz dezakezu, konfiantza osoz eta errepresalien beldurrik gabe.
| DATUEN BABESERAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA | |
| Arduraduna | ITZARRI EPSV DE EMPLEO Helbidea: SAN ANTONIO 2, BEHEA – 01005-VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945 000 500 · IFK: V01373885 |
| Helburuak eta legezkotasuna | Kontaktuen kudeaketa. |
| Hartzaileak | Aurreikusi gabeak |
| Eskubideak | Interesdunak bere datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubidea du; tratamenduaren arduradunaren helbidera idazki bat bidaliz. |
| Informazio gehigarria | Informazio gehiago nahi izanez gero, idazki bat bidali itzarri@itzarri.eus helbidera edo jo www.itzarri.eus/eu/dokumentuak/ helbidera |
Euskara
Español