Prestazioak
Onuradunen izendapena
Erabaki nork jasoko duen zure prestazioa heriotza kasuan. Zure onuradunak edozein unetan izendatu edo aldatu ditzakezu.
Zer da onuradunen izendapena?
Onuradunen izendapenak Itzarriko bazkide bakoitzari berariaz adieraztea ahalbidetzen dio nork edo nortzuek jasoko dituzten heriotza kasuan metatutako aurrezkiak. Tramite erraza, doakoa eta nahi adina aldiz aldatu daitekeena da.
Zergatik da garrantzitsua onuradunak izendatzea?
Onuradunen berariazko izendapenak prestazioaren kobratzea bizkortu eta errazten du izendatutako pertsonentzat. Hori gabe, Itzarriko Estatutuetan ezarritako lehentasun-ordena aplikatzen da, eta horrek epeak luzatu eta dokumentazio gehigarria eskatu dezake.
Itzarritik bazkide guztiei gomendatzen diegu dokumentu hau beteta edukitzea, bereziki kasu hauetan:
- Prestazioa Estatutuek ezartzen dutenaz bestelako moduan banatzea nahi baduzu.
- Erregistratu gabeko izatezko bikote batekin bizi bazara.
- Zuzeneko senideak ez diren pertsonak onuratu nahi badituzu.
- Zure familia-inguruabarrak aldatu badira (banaketa, seme-alaba berriak, etab.).
Nola izendatu edo aldatu ditzaket nire onuradunak?
Deskargatu orri honetan eskuragarri dagoen «Onuradunen Izendapena» dokumentua. Beteta, honela bidali dezakezu:
- Posta elektronikoz info@itzarri.eus helbidera, estatu mailan aitortutako ziurtagiri elektronikoarekin sinatzen baduzu.
- Posta arruntez, eskuz sinatutako jatorrizko dokumentua honako helbide honetara bidaliz: San Antonio kalea, 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz.
- Aurrez aurre gure bulegoan
Izendapena zure testamentuaren bidez ere egin dezakezu. Testamentuan izendapen bat eta Itzarriko dokumentuan beste bat batera existitzen badira, dokumentu berriena nagusituko da.
Nortzuk izendatu ditzaket onuradun gisa?
Edozein pertsona fisiko libreki izendatu dezakezu. Ez da beharrezkoa ahaidetasun-harremanik egotea. Onuradun bat edo gehiago adierazi ditzakezu eta bakoitzari dagokion ehunekoa ezarri.
Zer gertatzen da onuradunik izendatu ez badut?
Berariazko izendapenik ezean (ez Itzarriko dokumentuan ez testamentuan), Itzarriko Estatutuetan ezarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio:
- Ezkontidea edo erregistratutako izatezko bikotea.
- Seme-alabak.
- Aurrekoak.
- Neba-arrebak.
- Legezko jaraunsleak.
Edozein unetan aldatu al dezaket nire izendapena?
Bai. Onuradunen izendapena nahi adina aldiz aldatu daiteke bizitzan zehar. Dokumentu berri bat bete eta Itzarrira bidali besterik ez duzu egin behar. Jasotako azken izendapena izango da beti indarrean dagoena.
Kosturik ba al du?
Ez. Onuradunen izendapena guztiz doako tramitea da.
Euskara
Español