Euren akordioa sinatu dute Euskadiko banku erakundeak gordailuzain lana betetzen jarrai dezan
Itzarri enplegu BGAEren zuzendari nagusia den Jose Ignacio de Pablok eta Kutxabanken Handizkako Negozioaren zuzendari nagusia den Fernando Irigoyenek akordio bat sinatu dute, banku erakundeak gordailuzain eginkizuna jarraitu dezan. Eusko Jaurlaritzak BGAEi buruz jaulki duen arauketa berriaren betetze-eremuan xedatzen da sinadura, baita Itzarrik duela gutxi onartu dituen Gobernantza Onaren Politikak ezartzean ere. Kutxabank arduratuko da bere kudeaketapean dauden aktiboen gordailutzaz eta zaintzaz (gaur egun 650 milioi eurotik gorako balioa dute), baita horien jagoletzaz ere.
Itzarri enplegu BGAEk Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakundeetako 90.000 profesional baino gehiago integratzen ditu eta euren ondarea 643 milioi eurokoa da*. Azken 10 urteetan urteko batez besteko errentagarritasuna UTB % 4,37koa izan da. Itzarriren hamabi urteko ibilbidean izan duen bilakaera positiboa aitortu dute bere bazkideek ekitaldi historiko honetan, esate baterako, borondatezko ekarpenei dagokienez, % 41 hazi baitira*.
Era berean, iazko ekitaldia inbertsio-apustuaren gorakadaz amaitu zen Euskadiko enpresa traktoreetan. Izan ere, gaur egun, Euskadin inbertsiorik altuena duen BGAEtako bat da, 140 milioi eurotik gorakoa, hau da, orotarako ondarearen % 21,84*. Kutxabankekin sinatu duen akordio berri horrek Euskadiko enpresekin lehendik zegoen konpromisoa indartu eta berretsi du, eta enpresa horien gaitasuna eta lehiakortasuna aitortu ditu.
Euskara
Español