


Itzarri BGAEren Batzar Nagusia 2023ko apirilaren 19an izan zen, eta honako erabaki hauek hartu ziren:
Itzarri BGAEren Gobernu Batzordea 2023ko martxoaren 24an izan zen erakundearen egoitzan, eta honako erabaki hauek hartu ziren:


Itzarri BGAEren Gobernu Batzordea 2022ko abenduaren 20an izan zen erakundearen egoitzan, eta honako erabaki hauek hartu ziren:
Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen aurreikuspen-plana kudeatzen duen erakundearen ondareak 1.000 milioi euro gainditu ditu pasa den azaroan. 2005. urtean sortua 10 milioi euro baino zertxobait gehiagoko ondarearekin, 17 urte geroago mugarri honetara iritsi da.
1.000 euroko ondare horretatik, 330 milioi euro erakundeak bere 17 urteko ibilbidean sortu dituen gainbalioei dagozkie. “Horrek esan nahi du %3,87ko batez besteko errentagarritasun historikoa lortu duela urtero, aldi berean KPIa %1,90an gaindituz. Itzarri sortu zenean jarritako 1.000 euro, gaur egun, 1.951 euro dira”, adierazi dute Itzarritik.
Era berean, aipatu beharra dago 163 milioi euro baino gehiago banatu dituela prestazioetan urte guzti hauetan zehar. “Gure helburua erakundearen tamaina hazten jarraitzea da, gure bazkideei, lanaldi aktiboa amaitzen dutenean, ahalik eta pentsio osagarririk onena eskaintzeko eta beraien erosahalmena eusten laguntzeko”, adierazi dute.

17 urte hauetan, enplegu BGAEak arrisku-profil baxua eta barneko egitura-gastu oso murriztuak (ondarearen %0,17a) mantendu ditu. Azpimarratzekoa da 10 pertsonek bakarrik osatzen dutela Itzarriren lan-taldea, zeinek, 1.000 milioi euroko ondarea kudeatzeaz gain, 119.000 bazkide baino gehiagori egunero zerbitzua ematen dieten, kalitate altuko estandarrei jarraituz.
Bestalde, 120 milioi euroko inbertsioarekin; Itzarri, Euskadin gehien inbertitzen duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako batean bihurtu da.

• Ezohiko ekarpenekin
Edozein momentuan nahi duzun kopurua sartu, eta onuradunaren kontzeptuan zure NANa, izena eta abizenak adierazi.
Kutxabank: ES7220950611009106911235
Laboral Kutxa: ES0630350012750120084849
• Aldizkako ekarpenekin nomina bidez
Itzarriren ekarpena zure pertsonal sailean eskatu.
• Mobilizazioekin beste BGAE batzuetatik Itzarrira
Gurekin harremanetan jarri, eta kudeaketaz arduratuko gara inolako gasturik gabe.


Horrela, zure ondarearen bilakaera, ekarpenak eta mobilizazioak jarraitu, simulazioak egin eta PFEZrako ziurtagiriak lortu ahal izango dituzu. Izan arreta pertsonalizatua eta erosoagoa, online izapideak edozein unetan eta lekutan egitea errazten duena eta, aldi berean, gure komunikazioetan erabili beharreko papera ahalik eta gehien murrizten duena.

GUTXIENEKO GASTUAK
Gure administrazio-gastuak % 0,44 (BGAEen legezko muga % 1,6koa da) 4.000 €-tik gorako aldea dakarte, 20 urteren buruan 10.000 €-ko hasierako inbertsioan.
HAZKUNDEA ETA ERRENTAGARRITASUNA
118.639 bazkide, 983 milioi euroko ondarea* eta urteko % 3,65 UTBko*errentagarritasun historikoarekin. Horrek esan nahi du, 2005/04/19an, Itzarriren hasiera data, 1.000 euroko ekarpena gaur egun 1.872 euro* direla.
EUSKADIREKIN KONPROMETITUA
Itzarrik bere ondarearen 120 milio euro baino gehiago EAEan inbertitzen du.
ARRISKU ERTAINEKO PROFILA
Itzarri, errenta finko mistoko enpleguko BGAE da. Errenta aldakorrean inbertsio muga %35ekoa da, eta urteko inflazioa gainditzea du helburu. Sendotasunez erantzuten dugu Itzarriren DNA Gogoratu.
* 2022/09/30eko datuak. Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen.
Gogoratu zure Itzarriren prestazioa erretiro, iraupen luzeko langabezia, ezintasun iraunkorra edo heriotza kasuetan kobra dezakezula. BGAE honen ondarea ezin da hamar urte barru erreskatatu, eta bakarrik beste BGAE batera mobiliza daiteke lan harremana eteten bada, legalki aurreikusitako baldintzetan.
