Non daude nire aurrezkiak inbertituta?
Itzarrik zure aurrezkiak enpresetan eta gobernutan inbertitzen ditu errentagarritasuna lortzeko.
Inbertitu dezakegun enpresa eta gobernu motak edo gure helburua lortzeko onar dezakegun arrisku kantitatea, gure Inbertsiorako Printzipio Deklarazioan jasota dago, Erakundeko Gobernu Batzordeak onartua.
Deklarazio honek, ondorengo mugak ezartzen ditu:
- Errenta aldakorrean inbertsio muga maximoa (enpresetako akzioak) %35ekoa da.
- Gainerako ondarea errenta finkoan inbertitzen dugu (enpresen edo gobernuei maileguak), bankuko gordailuak, azpiegiturak, higiezinak eta bestelako aktibo alternatiboak.
Inbertsio marko hau Errenta Finko Misto eredu bezala ezagutzen da.
Erlazionatutako dokumentazioa
Inbertsiorako Printzipio Deklarazioa PDF (450kb)
Itzarriren Estatutuak PDF (288kb)
Prestazioen arautegia PDF (320kb)
Errenta finko mistoa
Gaur egun zure aurrezkiak ondorengo grafikoaren arabera inbertituta daude.

Inbertsioak
“Gaur egun, Itzarrik bere ondarearen %10a baino gehiago EAEan inbertitzen du.”
Gure inbertsioetan, halaber Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen ekonomiko eta sozialerako irizpide estrategikoak kontuan hartzen ditugu.
Gure kudeaketari buruz informazio gehiago nahi baduzu, gure Inbertsiorako Printzipio Deklarazioa kontsulta dezakezu edo gurekin harremanetan jarri.
Gure kudeaketaren abantailak
Zure aurrezkiak kudeatzen ditugu helburu bakar batekin: zure etekina.
EmaitzakURTEKO ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOA %4,03KOA DA
23/12/31an, gure urteko errentagarritasun historikoa % 4,03koa da, hau da, KPIa baino % 2,01 handiagoa urteko, 2005eko apirilaren 19tik. Gainera, data horretan, sektorearen azken 15 urteetako batez bestekoa nabarmen gainditzen dugu errentagarritasunari dagokionez. Gure emaitzei buruzko datu eguneratuagoak kontsulta ditzakezu Albisteak eta aktualitatea atalean.
Ezarritako inbertsio prozedurakERRENTAGARRITASUN, SEGURTASUN ETA LIKIDEZIA PRINTZIPIOEKIN
Inbertsioa kudeatzeko irizpideak gure Inbertsiorako Printzipio Deklarazioan zehaztuta daude, Gobernu Batzarrak finkatuta. Deklarazio honek, inbertitu dezakegun enpresa eta gobernu motak eta onar dezakegun arrisku kantitatea mugatzen du , gure errentagarritasun, segurtasun eta likidezia printzipioak bermatzeko.
Erabaki garrantzitsuenak beti Gobernu Batzarrengatik ikuskatuak daude.
Talde ProfesionalaPROFESIONALENGATIK OSATUTA, AKTIBOEN KUDEAKETAN 40 URTEKO ESPERIENTZIA BATZEN DUTENAK
Horietako bakoitzak inbertsio arlo baten arduraduna da (errenta aldakorra, errenta finkoa eta estrategia-zorroa), erabaki garrantzitsuentzat elkarrekin inbertsio batzordea osatzen dute.
Independenteak gara eta ez daukagu interes-gatazkarik, gure bazkideentzat bakarrik lan egiten dugulako.
Komixio baxuakERRENTAGARRITASUN HANDIAGO BAT SUPOSATUKO DIZU
Gure kudeaketa gastuak %0,44koak baino ez dira, BGAE indibidualen sektorearen batez bestekoa %1,6an aurkitzen den bitartean. Desberdintasun honek zuretzat errentagarritasun handiagoa dakar. Adibidez, 10.000€ko inbertsio batek 20 urtetan zehar errentagarritasunean desberdintasuna 5.000€ baino gehiago izan daiteke.
Honez gain, zure kudeaketengatik ez daude komisiorik: ekarpen indibidualak, beste BGAEtik intsuldatzeak edo zure prestazioa kobratzeak.