Itzarri BGAE Batzar Nagusia 2017

ITZARRIk, EUSKADIN GEHIEN INBERTITZEN DUTEN BGAEEN ARTEAN, %4,82KO ERRENTEGARRITASUNAREKIN ITXI DU 2016

  • 134 milioi euro inbertitzen ditu Euskadin, bere guztizko ondarearen %22.
  • Bazkideen borondatezko ekarpenek eta beste BGAE batzuetatik izandako intsuldaketek %50,3ko eta %26,9ko hazkundea izan dute, hurrenez hurren.
  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, Itzarri sortu zenetik, %4,33 UTBkoa da, KPI %2,61 gaindituz.

Gaur, asteazkenean, maiatzaren 17an, Gasteizen aurkeztu du Itzarri BGAEk 2016ko kudeaketa-balantzea bere gobernu-organo gorenaren aurrean, Ohiko Batzar Nagusian, zeinak onetsi egin duen aurkeztutako txostena. Aurreko ekitaldiak berretsi egin du Itzarriren jardunak gizartearen aldetik jasotzen duen babesa, bazkideen borondatezko ekarpenek nabarmen hazten jarraitu baitute. Babes horren ondorioz joera bat sendotu da: bazkide guztiek Erakundean jarria duten gero eta konfiantza handiagoa. 2016an, bai ondareak bai errentagarritasunak, berriro gainditu dituzte aurreko ekitaldian izandakoak. Gainera, Euskadin gehien inbertitzen duten BGAEen artean kokatu dute Itzarri, 134 milioi euroko inbertsioarekin.
Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko 90.909 langile biltzen ditu gaur egun Itzarri BGAEk. 2016ko abenduaren 31n, 607 milioi eurokoa da bere ondarea. Jardunean bete dituen hamaika urteetan urteko batez besteko %4,33ko errentagarritasuna lortu du Itzarrik, KPI %2,61ean gaindituz.
Orain, Euskadin inbertsio handiena egin duten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako bat da, 134 milioi eurotik gorakoa izanik, guztizko ondarearen %22,07, alegia.

INBERTSIOAK EUSKADIN 2016/12/31n Mila euro %
EUSKO JAURLARITZA 52.617 %8,66
BANKOA 17.565 %2,89
CIE AUTOMOTIVE 12.220 %2,01
KUTXABANK 11.319 %1,86
TUBACEX 11.193 %1,84
IBERDROLA 5.196 %0,86
LABORAL KUTXA 5.003 %0,82
TUBOS REUNIDOS 2.336 %0,38
MASMOVIL IBERCOM 2.699 %0,44
CAF 2.681 %0,44
BBVA 1.901 %0,31
GLOBAL DOMINION ACCESS SA 1.142 %0,19
TEKNIA 1.044 %0,17
GESTAMP 629 %0,10
EUSKATEL 584 %0,10
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. 499 %0,08
IKFen ZEHARKAKO PARTAIDETZA 5.402 %0,89
GUZTIZKOA 134.029 %22,07

Administrazio-gastu doituak izan ditu Itzarrik, ondarearen %0,39 (sektorean baxuenetakoak). Bazkideen borondatezko ekarpenek goranzko joeran jarraitu dute, %50,37 gehituz. Gainera, beste IKFetatik Itzarriri egin zaizkion intsuldaketak %26,94 gehitu dira 2016an zehar.
ITZARRI IKFREN ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOAK

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
%3,41 %5,23 %3,75 %-4,44 %5,55 %3,66 %-3,26 %11,17 %11,90 %6,92 %4,15 %4,82

2016 ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoak 10,8 milioi eurora egin du gora (%1,8 bere ondarearen gainean): erretiroagatik, 8,9 milioi euro; desgaitasunagatik, 1,2 milioi euro; heriotzagatik, 633 mila euro; eta, langabeziagatik, 149 mila euro.