Kategoriak
Itzarriri buruz

Gobernu Batzordeak 2023/03/24an hartutako erabakiak

Itzarri BGAEren Gobernu Batzordea 2023ko martxoaren 24an izan zen erakundearen egoitzan, eta honako erabaki hauek hartu ziren:

  • Aurreko Gobernu Batzordearen aktaren onarketa.
  • 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa.
  • 2022ko ekitaldiaren urteko kontuen formulazioa.
  • 2022ko ekitaldiaren emaitzaren aplikazioaren proposamena, ondoren Batzar Orokorrak onartu ahal izateko.
  • 2022ko ekitaldiko kudeaketa-txostena.
  • 2023ko ekitaldirako kontu-auditoreak berritzeko proposamena, ondoren Batzar Orokorrak onar dezan.
  • Gobernu Onaren Politiken urteko berrikuspena, aldaketa txikiekin, eta Gobernu Batzordeko kideen eta erakundearen funtsezko funtzioen arduradunen gaitasun- eta ohore-txostenaren aurkezpena.
Kategoriak
Itzarriri buruz

Sektorearen batez besteko errentagarritasuna gainditzen dugu

Invercoren datuen arabera, pentsio-planek – % 9,70eko batez besteko errentagarritasunarekin itxi zuten 2022ko ekitaldia, eta Itzarrin:

  • – % 1,53ko errentagarritasuna lortu genuen.
  • Hasi ginenetik, urteko batez besteko errentagarritasuna % 3,80koa izan zen, aldi bereko KPIa % 1,85ean gaindituz.
  • Sektorearen batez bestekoa gainditu dugu aldi guztietan:
(*) Aurreko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen

Errentagarritasun horiekin, ondorengo taulan erakusten dizugu Itzarrin emandako 10.000 €-ren bilakaera, pentsio-planen batez besteko inbertsioaren aldean:

Itzarrin egunez egun lanean jarraitzen dugu gure helburua betetzeko: gure bazkideek haien pentsioetarako osagarri bat izatea, haien erosteko ahalmena gorde ahal izateko.

Kategoriak
Itzarriri buruz

2022KO ABENDUAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

Gobernu Batzordeak 2022/12/20an hartutako erabakiak

Itzarri BGAEren Gobernu Batzordea 2022ko abenduaren 20an izan zen erakundearen egoitzan, eta honako erabaki hauek hartu ziren:

  • Aurreko Gobernu Batzordearen akta onartzea.
  • 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta aplikatu beharreko gastuen ehunekoa onartzea.
  • Erakundearen arriskuen kudeaketako funtsezko funtzioaren arduraduna ordezkatzea onartzea.
  • Berrikuntza eta Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF) bazkide babesle gisa atxikitzea onartzea.
Kategoriak
Berriak Itzarriri buruz

Itzarri Enplegu BGAEak kudeatutako ondareak 1.000 milioi euro gainditu ditu

330 milioi erakundeak lortutako irabaziei dagozkie

Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen aurreikuspen-plana kudeatzen duen erakundearen ondareak 1.000 milioi euro gainditu ditu pasa den azaroan. 2005. urtean sortua 10 milioi euro baino zertxobait gehiagoko ondarearekin, 17 urte geroago mugarri honetara iritsi da.

1.000 euroko ondare horretatik, 330 milioi euro erakundeak bere 17 urteko ibilbidean sortu dituen gainbalioei dagozkie. “Horrek esan nahi du %3,87ko batez besteko errentagarritasun historikoa lortu duela urtero, aldi berean KPIa %1,90an gaindituz. Itzarri sortu zenean jarritako 1.000 euro, gaur egun, 1.951 euro dira”, adierazi dute Itzarritik.

Era berean, aipatu beharra dago 163 milioi euro baino gehiago banatu dituela prestazioetan urte guzti hauetan zehar. “Gure helburua erakundearen tamaina hazten jarraitzea da, gure bazkideei, lanaldi aktiboa amaitzen dutenean, ahalik eta pentsio osagarririk onena eskaintzeko eta beraien erosahalmena eusten laguntzeko”, adierazi dute.

17 urte hauetan, enplegu BGAEak arrisku-profil baxua eta barneko egitura-gastu oso murriztuak (ondarearen %0,17a) mantendu ditu. Azpimarratzekoa da 10 pertsonek bakarrik osatzen dutela Itzarriren lan-taldea, zeinek, 1.000 milioi euroko ondarea kudeatzeaz gain, 119.000 bazkide baino gehiagori egunero zerbitzua ematen dieten, kalitate altuko estandarrei jarraituz.

Bestalde, 120 milioi euroko inbertsioarekin; Itzarri, Euskadin gehien inbertitzen duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako batean bihurtu da.

Kategoriak
Itzarriri buruz

2021EKO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2021EKO EKAINAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2020KO ABENDUAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

Itzarriren errentagarritasun eta balore likidatibo historikoak

Kategoriak
Itzarriri buruz

2020KO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA