Batzar Nagusiak 2023/04/19an hartutako erabakiak

Itzarri BGAEren Batzar Nagusia 2023ko apirilaren 19an izan zen, eta honako erabaki hauek hartu ziren:

  • Itzarri Enpleguko BGAEen Batzar Nagusiko kideak izendatzea, bai bazkide babesleenak, bai bazkide osoenak, eta batzarra eratzea.
  • 2022ko ekitaldiko urteko kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria) eta kudeaketa-txostena onartzea.
  • 2022ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena onartzea.
  • Kontu-auditoreak izendatzea 2023ko ekitaldirako.