ITZARRI BGAE-K BERE INBERTSIOA EUSKADIN SENDOTU DU ETA 2015 % 4,15EKO ERRENTAGARRITASUNAREKIN ITXI DU.
- Euskadin inbertsioa 117 milioi eurokoa da, ondare osoaren %20a; horrenbestez, EAEko inbertsio handiena duen BGAEetako bat da gaur egun.
- Bazkideen borondatezko ekarpenak eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak bikoiztu egin dira azkeneko ekitaldian.
- Hamar urteko historia %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasunarekin, KPIa %2,70a baino gehiago gaindituz.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen bildu da ostiral honetan, maiatzaren 13an, Vitoria-Gasteizen, eta Itzarri BGAEren urteko kudeaketa-balantzea, gobernu-organo gorenaren babesa eta onarpena jaso du. Azkeneko ekitaldian Erakundea Euskadin duen inbertsioa sendotu egin da, 117 milioi euroak lortuz; eta bazkideen borondatezko ekarpenen hazkundea bikoiztu da.
Itzarri BGAE Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko 91.928 langileek osatzen dute. Bere jarduerari 10 milioi euroko ondarearekin ekin zion, 2005eko apirilean; 2015eko abenduaren 31n, 577 milioi euroko ondarea du. Hamar urte baino gehiago hauetan Itzarrik %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasuna lortu du, KPIa %2,70a gaindituz.
Euskadin inbertsiorik handiena duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundeetako bat da gaur egun, 117 milioi euroak gaindituz, ondare osoaren %20a.
INBERTSIOAK EUSKADIN 2014/12/31N | Milaka eurotan | % |
EUSKO JAURLARITZAREN ZORRA | 59.264 | % 10,27 |
CIE AUTOMOTIVE | 15.141 | % 2,62 |
KUTXABANK | 12.930 | % 2,24 |
TUBACEX | 7.175 | % 1,24 |
IBERDROLA | 5.311 | % 0,92 |
MASMOVIL IBERCOM | 4.582 | % 0,79 |
LABORAL KUTXA | 4.413 | % 0,76 |
CAF | 1.789 | % 0,31 |
TUBOS REUNIDOS | 1.580 | % 0,27 |
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. | 398 | % 0,07 |
IIC´S PARTAIDETZA EZ ZUZENA | 4.531 | % 0,78 |
GUZTIRA | 117.114 | % 20,29 |
Itzarrik lehen hamar urte hauetan lortutako errentagarritasunari eta egitura-gastu txikiei esker (ondarearen % 0,21, sektoreko txikienetarikoa), bazkideen borondatezko ekarpenak bikoiztea lortu du, %105 handituz, eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %105ekoak izan dira 2015.ean.
2015eko ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoa 9,2 milioi eurokoa izan da (ondarearen % 1,60). Honela banatu dira: erretiroagatik, 7,2 milioi euro; ezintasunagatik, 1,1 milioi euro; heriotzagatik, 695.000 euro; eta langabeziagatik, 204.000 mila euro.