Kategoriak
Itzarriri buruz

2016/09/30 Itzarri Enpleguko BGAEren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea 12 milioi euro handitu egin da 2016. urtean zehar, 589 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo bederatzi hilabetekoen errentagarritasun metatua %2,70ekoa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2015eko irailetik 2016ko irailera) %5,70ekoa izan da.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko lehen 9 hilabeteak aurreko ekitaldikoekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %43,32 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %13,03 handitu dira

Itzarrik batez beste urteko %4,24 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,66 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.609 euro dira.
2005eko apirilaren 19an, 1.000 euroko ekarpena, gaur egun 1.609 euro dira.

End Comment -->