Itzarri Enpleguko BGAEren estatutuak aldatzea

Itzarri Enpleguko BGAEren Ohiko Batzar Nagusia 2022ko maiatzaren 4an egin zen. Besteak beste, erakundearen estatutuetan honako aldaketa hauek egitea onartu zen:

  • 26. artikulua: Itzarri Enpleguko BGAEaren berariazko izendapenari buruzko aipamena jasotzen da testamentuan, eta berariazko izendapenik ez badago onuradunen lehentasun-hurrenkera garatu da.
  • 46. artikulua: Batzar Orokorra modu telematikoan egiteko aukera jasotzen da.
  • 54. artikulua: Gobernu Batzordea modu telematikoan egiteko aukera jasotzen da.

Gaur egun indarrean dauden estatutuak esteka honetan kontsulta daitezke.