Kategoriak
Berriak Itzarriri buruz

Itzarri 2026ko Batzar Nagusia

Apirilaren 22an Itzarri Enpleguko BGAEren Batzar Nagusia egin da, eta bertan 2025eko ekitaldiko Urteko Kontuak eta Kudeaketa Txostena onartu dira, baita emaitza aplikatzeko proposamena ere.

Batzarrean 2025eko emaitza nagusiak nabarmendu dira:

  • Kudeatutako ondarea: 1.607 milioi euro, gehieneko historikoa
  • Urteko ondare-gehikuntza: +%14,64
  • 2025eko errentagarritasuna: % 7,95
  • Sortutako emaitza: 114 milioi euro baino gehiago
  • Bazkide kopurua: 134.655 pertsona
  • Inbertsioa Euskadin: 170 milioi euro baino gehiago
  • Egitura-gastuak: ondarearen % 0,13

Datu horiek bazkideen aurrezkiaren bilakaera oso positiboa islatzen dute, kudeaketa eraginkor eta profesionalean oinarrituta eta epe luzera bideratuta, pentsio publikoari osagarri sendo bat eskaintzeko helburuarekin.

Era berean, Batzar Nagusiak honako erabakiak hartu zituen:

  • Itzarri Enpleguko BGAEko Batzar Nagusiko ordezkariak izendatzea, bai bazkide babesleenak bai bazkide osoenak, hurrengo lau urteetarako.
  • Itzarri Enpleguko BGAEko Gobernu Batzordeko ordezkariak izendatzea, bai bazkide babesleenak bai bazkide osoenak, hurrengo lau urteetarako.
  • 2025eko ekitaldiko Urteko Kontuak (Balantzea, Galera‑irabazien kontua, Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera, Diru‑fluxuen Egoera eta Memoria) eta Kudeaketa Txostena onartzea.
  • 2025eko ekitaldiko emaitzaren aplikazioaren proposamena onartzea.

2025ko kudeaketari buruzko informazio gehiago hemen.