Honako harreman hau proposatzen dizugu Itzarrirekin
Bi urte igaro ondoren Administrazioan lan egiten, eta lehenengo ekarpena egin eta gero, Itzarriren bazkidea zara. Dena hasten da gure ongietorri komunikazioa jasotzen duzunean, bertan Erakundearen informazio orokorra aurkituko duzu eta web orrialdeko eremu pribatuan sartzeko kodea.
Enpresak egindako lehenengo ekarpena atzerako eragina du eta lan egindako lehenengo bi urteei dagokio. Hortik aurrera, ekarpen horiek hilero eraginkorrak egingo dira eta zure soldata-orrian islatuta ikusiko dituzu.
Zure aurrezkiak Itzarrin egindako ekarpenen eta errentagarritasunaren arabera handituko dira. Zure enpresak zugatik ekarpena egiten du eta zuk ere borondatezko ekarpena egin dezakezu, Itzarrin daukazun ondarea handituz.
Gainera, errenta aitorpenerako behar duzun dokumentu fiskala une oro eduki dezakezu. Gogoratu zure izenean egindako ekarpenek tratamendu fiskal onuragarria dutela.
Amatasunagatiko/aitatasunagatiko edo aldi baterako ezintasunagatiko bajan banago,
Nire enpresak Itzarriri ekarpenak egiten jarraitzen du?
Bai. Enpresak zure izenean egiten duen ekarpena ez da etengo ez amatasun-bajagatik ez aitatasun-bajagatik.
Ezta aldi baterako ezintasunagatiko bajagatik ere.
Hasi zara pentsatzen zer egin dezakezun erretiroa prestatzeko?
Itzarriko zure BGAEak zure aurrezkiak areagotzea du helburu, zure erretiroan egungo bizi-mailari eutsi ahal izateko. Administrazioak bere ekarpenekin laguntzen du. Zuk ere aurrezki hori banakako ekarpenekin osa dezakezu.
Zenbat eta ekarpen handiagoak egin, orduan eta txikiagoa izango da nahi duzun erretiroa bermatzeko egin beharko duzun ahalegin ekonomikoa. Zure ekarpenari eta zure enpresak emandakoari gure kudeaketaren abantailei esker urtero lortutako errentagarritasuna gehituko zaio.
Kalkulatu nahi duzu zenbat aurreztu dezakezun? Sartu webgunearen area pribatuan eta etorkizunean lor dezakezun prestazioaren kalkulu zenbatetsi bat egiten lagunduko dizugu, zure enpresak eta zuk egindako ekarpenen arabera.
Gainera, zure ekarpen indibidualek tratamendu fiskal ona dute.
Bateratu zure aurrezkiak: eskatu eskualdatzea
Beste BGAE batetik Itzarrira
Baduzu beste BGAEik? Zure gainerako BGAEak Itzarrira mobilizatzen badituzu, gure kudeaketaren abantaila guztiez baliatu ahal izango zara. Gainera, mobilizazio-eragiketak ez du inolako kosturik, eta ez duzu inolako zergarik ordaindu beharko horren truke.