2016/06/30 Itzarri Enpleguko BGAEren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea, 2016. lehenengo seihilekoaren itxieran 4 milioi euro gutxitu egin da, 573 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo sei hilabetekoen errentagarritasun metatua %-0,21ekoa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2015eko ekainetik 2016ko ekainera) %-0,75ekoa izan da.
SEIHILEKOAREN IRUZKINA
Europako errenta aldakorraren erreferentziazko indize nagusienek urtearen lehenengo sei hilabeteetan jaitsiera nabarmenak aurkeztu dituzte (Eurostox: %-12,33; Ibex: %-14,47; Dax: %-9,89). Britainiako erreferendumaren emaitzak errenta aldakorreko zein errenta finkoko merkatuetan (lehenengoan sakonago) shock handia eragin du, halaber libera esterlina.
Itzarri BGAEren esposizioa Erresuma Batuan txikia da (Erakundearen gaur eguneko ondarearen %1a baino txikiagoa), libera dibisan ez dugu arriskurik, posizioa babespean dagoelako.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko lehen 6 hilabeteak aurreko ekitaldikoekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %53 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %47 handitu dira.

BGAE guztiak ez dira berdin hazten
Itzarrik batez beste urteko %4,07 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,44 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.563 euro dira.