2016/12/31 Itzarri Enpleguko BGAEren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea 30 milioi euro handitu egin da 2016. urtean zehar, 607 milioi euroak gaindituz.
2016ko ekitaldiaren errentagarritasuna %4,82koa izan da.
Itzarrik batez beste urteko %4,33 U.T.B. errentagarritasuna lortu du eratu zenetik, 2005eko apirilaren 19an, KPIa %2,61 gaindituz. Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.642 euro dira.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2016ko ekitaldia aurreko ekitaldiarekin konparatzen  badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %50,37 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %26,94 handitu dira.