Kategoriak
Berriak Itzarriri buruz

Itzarri Enplegu BGAEak kudeatutako ondareak 1.000 milioi euro gainditu ditu

330 milioi erakundeak lortutako irabaziei dagozkie

Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen aurreikuspen-plana kudeatzen duen erakundearen ondareak 1.000 milioi euro gainditu ditu pasa den azaroan. 2005. urtean sortua 10 milioi euro baino zertxobait gehiagoko ondarearekin, 17 urte geroago mugarri honetara iritsi da.

1.000 euroko ondare horretatik, 330 milioi euro erakundeak bere 17 urteko ibilbidean sortu dituen gainbalioei dagozkie. “Horrek esan nahi du %3,87ko batez besteko errentagarritasun historikoa lortu duela urtero, aldi berean KPIa %1,90an gaindituz. Itzarri sortu zenean jarritako 1.000 euro, gaur egun, 1.951 euro dira”, adierazi dute Itzarritik.

Era berean, aipatu beharra dago 163 milioi euro baino gehiago banatu dituela prestazioetan urte guzti hauetan zehar. “Gure helburua erakundearen tamaina hazten jarraitzea da, gure bazkideei, lanaldi aktiboa amaitzen dutenean, ahalik eta pentsio osagarririk onena eskaintzeko eta beraien erosahalmena eusten laguntzeko”, adierazi dute.

17 urte hauetan, enplegu BGAEak arrisku-profil baxua eta barneko egitura-gastu oso murriztuak (ondarearen %0,17a) mantendu ditu. Azpimarratzekoa da 10 pertsonek bakarrik osatzen dutela Itzarriren lan-taldea, zeinek, 1.000 milioi euroko ondarea kudeatzeaz gain, 119.000 bazkide baino gehiagori egunero zerbitzua ematen dieten, kalitate altuko estandarrei jarraituz.

Bestalde, 120 milioi euroko inbertsioarekin; Itzarri, Euskadin gehien inbertitzen duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako batean bihurtu da.