Kategoriak
Berriak Itzarriri buruz

2025eko Batzar Nagusia

2025eko maiatzaren 7an, Itzarriko Batzar Nagusia egin genuen, eta honako erabaki hauek hartu genituen:

  • Itzarri BGAEren Batzar Nagusiko kideen izendapena, bazkide babesleena zein bazkide osoena.
  • Itzarri BGAEren Gobernu Batzordeko kideen izendapena, bazkide babesleena zein bazkide osoena.
  • 2024ko ekitaldiko urteko kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria) eta kudeaketa-txostena onartzea.
  • 2024ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena onartzea.
  • Erakundean bizi-zikloko estrategiarik ez ezartzea onartzea

Batzarrak nabarmendu zuen 2024an:

  • % 7,16ko errentagarritasuna lortu genuen.
  • 128 mila bazkide baino gehiagoren ondarea kudeatzen dugu, kudeatutako 1.400 milioi eurotik gora.
  • 170 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu Euskadin.
  • Hasi ginenetik, urteko batez besteko errentagarritasuna % 4,18 da UTB*, eta 504 milioiko irabaziak izan ditugu gure bazkideentzat.

2024ko kudeaketari buruzko informazio gehiago hemen.

Itzarriko lantaldetik lanean jarraitzen dugu zure pentsioaren osagarririk onena izan dezazun.

* 2005/04/19tik 2024/12/31ra bitarteko urteko batez besteko errentagarritasuna. Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen.