Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2019ko ekainaren 30era arte Itzarri enpleguko bgaeren informazio ekonomikoa

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

Itzarri Balio Likidatiboaren Eboluzioa

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2019KO MARTXOAREN 31RA ARTE ITZARRI ENPLEGUKO BGAEREN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

2018ko abenduaren 31ra arte Itzarri enpleguko BGAEren informazio ekonomikoa

Kategoriak
Itzarriri buruz

Gobernuak % 1era igo du euskal langile publikoen Itzarri-BGAE-rako ekarpena

Gobernu Kontseiluak, asteartean bildu zena, azaroaren 13an, langile publikoen Itzarrirako ekarpenak %1 igotzea onetsi du. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, azarotik aurrera, bikoiztu egingo ditu gizarte-aurreikuspeneko erakundearentzako 90.000 bazkideen ekarpenak.
2018an Itzarri-BGAEri eginiko ekarpen orokorrek aurrekontuan 20,8 milioi euroko eragina izango dute:

  •  Euskadiko administrazio orokorra eta erakunde autonomoak: 10,5 milioi euro.
  • Erakunde publikoak, sozietate anonimo publikoak eta fundazio publikoak: 10,3 milioi euro.
Kategoriak
Itzarriri buruz Kategoria

Itzarrik Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria eskuratu du

Itzarri Enpleguko BGAEk Euskadiko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen ditu bere harreman eta komunikazioetan. Horrela, erakundean konfiantza duen jendeari arreta emateko orduan Itzarrik erakutsitako bikaintasunarekin duen konpromisoa islatu da jaso berri duen Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz ziurtagiriarekin. Ziurtagiriak “gure bazkideei euskaraz arreta emateko nahiz kalitatezko zerbitzua eskaintzeko egindako ahaleginak aintzat hartzen ditu”. Izan ere, Itzarri gure bazkide zein herritar guztien eskubide linguistikoen bermatzailea eta babeslea da une oro.
“Gure bazkideek arreta euskaraz jaso dezaten ahalegindu gara. Elebitasunarekiko atxikimendua ematen dugun zerbitzuari erabat lotuta dagoelakoan gaude, eta beharrezko profesionaltasuna, konfiantza eta hurbiltasuna ematen dizkio”. 

Kategoriak
Itzarriri buruz

2018KO IRAILAREN 30ERA ARTE ITZARRI BGAE-REN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Kategoriak
Itzarriri buruz

2018KO EKAINAREN 30ERA ARTE ITZARRI BGAE-REN INFORMAZIO EKONOMIKOA

Itzarriren ondarea, 2018. lehenengo sei hilabeteen itxieran 11 milioi euro handitu egin da, 654 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo sei hilabetekoen errentagarritasun metatua %0,22koa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2017ko ekainetik 2018ko ekainera) %1,69koa izan da.
Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.719 euro dira.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2018ko lehen 6 hilabeteak aurreko ekitaldiarekin konparatzen badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %32,81 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %42,17 handitu dira.
Kategoriak
Itzarriri buruz

ITZARRIren errentagarritasuna 2017an % 4,43koa izan zen

 % 83 hazi dira beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak eta % 41, bazkideen borondatezko ekarpenak.
Hazi egin da Euskadin inbertsioa, 140 milioi eurokoa da, 2016an baino 6 milioi handiagoa. Horrek esan nahi du guztizko ondarean % 21,8 dela.
Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,37koa da. 
Itzarri EPSV-k, asteazkenean, apirilaren 25ean, Vitoria-Gasteizen, 2017. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena. Itzarrik bere hamabi urteko ibilbidean izandako errentagarritasun positiboa aitortu dute bazkideek, ekitaldi historikoa izanik beste BGAE batzuetatik eginiko eskualdatzeei dagokienez, % 83 hazi baitira, bai eta ekarpen boluntarioak ere (% 41 hazi dira). Era berean, ekitaldia % 4,43ko errentagarritasunarekin eta Euskadiko enpresa traktoreetan inbertitzeko apustuaren gorakadarekin amaitu zen.
Itzarri EPSV-k, 2017ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 89.866 langile zituen, eta 643 milioi euroko ondarea. Azken 10 urtean, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,37koa izan da.
Gaur egun, Euskadin inbertsio gehien duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako bat da; 140 milioi euro baino gehiago, guztizko ondarearen % 21,84. Horrela, pasa den urtean, Itzarrik Euskadiko garapen ekonomikorako “traktore”tzat jotzen diren euskal konpainien aldeko apustu estrategikoari eutsi zion.
Gizarte-babesa eta kontrola
Bazkideen ekarpen boluntarioen goranzko joerari eutsi zaio, eta % 41 hazi dira. Era berean, beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak nabarmen hazi dira, % 83 2017an; horrek erakundeak eragiten duen gizarte-babesa erakusten du, bai eta aurrerapena eta bazkideen arteko finantza-aurreikuspeneko kulturaren gero eta harrera hobea ere.
Ekarpenak, guztira, 11,2 milioi euro izan ziren. 11,5 milioi euroko prestazioak ordaindu ziren: erretiroagatik 9,4 milioi euro; ezintasunagatik 1,3 milioi euro, heriotzagatik 688 mila euro eta iraupen luzeko langabeziagatik 171 mila euro.
Bestalde, Itzarrik, bere ibilbideari eta administrazioaren gastuen kontrolarekin duen konpromisoari jarraikiz, eutsi egin die, % 0,39an (sektoreko baxuenetakoak).
Historikoa. Itzarri EPSVren ondarearen bilakaera eta errentagarritasunak

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
-4,44% 5,55% 3,66% -3,26% 11,18% 11,90% 6,92% 4,15% 4,82% 4,43%

Itzarri, bultzada 2018an
Bazkide Babesleek Itzarriri egin dizkioten ekarpenen aktibatzeak, 2018ko urtarriletik aurrerako ondoreekin, izan du hizpide Batzarrak. Erabaki horrek erretirorako aurrezpena sustatzea dakar; izan ere, bazkideen ondarea hazten da, eta Itzarriren lanaren gaineko konfiantza sendotzen da, etengabe finkatzen ari dena.

Kategoriak
Itzarriri buruz

2018ko martxoaren 31era arte Itzarri BGAE-ren informazio ekonomikoa

Itzarriren ondarea, 2018. lehenengo hiruhilekoaren itxieran 8 milioi euro handitu egin da, 651 milioi euroak gaindituz.
Ekitaldiaren lehenengo hiru hilabetekoen errentagarritasun metatua %0,87koa lortu da, errentagarritasun urtekotua (2017ko martxotik 2018ko martxora) %3,45koa izan da.
Beraz, garai hartako 1.000 euroko ekarpena gaur 1.730 euro dira.
Azpimarratzekoa da, bazkideak Erakundearen kudeaketarengan jartzen ari diren konfiantza. 2018ko lehen 3 hilabeteak aurreko ekitaldiarekin konparatzen badugu:

  • Bazkideen borondatezko ekarpenak %38,45 handitu dira.
  • Beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %50,56 handitu dira.

Itzarrira egindako ekarpen berriarekin etorkizun hobea ereiten ari zara