Kategoriak
Berriak Itzarriri buruz

2024ko Batzar Nagusia

2024ko martxoaren 20an, Itzarriko Batzar Nagusia egin genuen, eta honako erabaki hauek hartu genituen:

  • Itzarri BGAEren Batzar Nagusiko kideen izendapena, bazkide babesleena zein bazkide osoena, eta Batzarra eratzea.
  • 2023ko ekitaldiko urteko kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria) eta kudeaketa-txostena onartzea.
  • 2023ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena onartzea.
  • 2024-2029 aldirako kontu-auditoreak izendatzea.

Batzarrak nabarmendu zuen 2023an:

  • % 8,16ko errentagarritasuna lortu genuen.
  • 124.692 bazkideren ondarea kudeatzen dugu, kudeatutako 1.225 milioi euroak gaindituz.
  • 158 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu Euskadin.
  • Hasi ginenetik, urteko batez besteko errentagarritasuna % 4,03 da UTB*, eta 414 milioiko irabaziak izan ditugu gure bazkideentzat.

2023ko kudeaketari buruzko informazio gehiago hemen.

Itzarriko lantaldetik lanean jarraitzen dugu zure pentsioaren osagarririk onena izan dezazun.

* 2005/04/19tik 2023/12/31ra bitarteko urteko batez besteko errentagarritasuna. Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen.